Berriak

Osakak eta Donostiak turismo jasangarriaren inguruan ezagutza partekatu dute

Osakako (Japonia), nazioartekotze arloko eta hiri-birsorkuntza arloko ikerketa taldea osatzen zuen ordezkaritza batek, lan bilera izan zuen Donostiako Estrategia Bulegoan.

Previous Next

Topaketa, esperientzien arteko hartu-emana egiteko  balio izan zuen, batik bat, hiri-birsorkuntza jasangarrian. Donostiak, hiriaren estrategia aurkeztu zuen, ardatz estrategikoak eta proiektuak azalduaz, bereziki, turismo jasangarriarekin eta  hiri-birsorkuntzarekin lotutakoak.

Japoniako ordezkaritzaren buru Shinya Hashizume jauna izan zen, Osakako Unibertsitateko irakaslea, turismo industrialeko ikerketa institutuko zuzendaria eta Osaka hiriko eta prefeturako aholkularia. Berarekin batera, hiri-azpiegituretako hainbat enpresa hornitzaileetako  zuzendariak eta urbanistak egon ziren.

Donostiako ordezkaritzaren partetik, Kepa Korta,  Estrategia Bulegoko zuzendaria eta Isabel Agirrezabala, Donostia Turismoko zuzendari laguntzaile izan ziren.

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak