Berriak

Parisko École d’urbanisme-ko bisita Donostiara

Parisko Ècole d´urbanisme-ko Hirigintza Proeiktuetako Masterreko 15 ikasle, profesional eta zuzendarik bisitatu gaituzte, gure Donostia / San Sebastian maitearen hiri-politika eta mugikortasuna lehenengo pertsonan ezagutzeko.

Previous Next

Parisko Ècole d´urbanisme-ko ikasle, profesional eta zuzendariek Donostia / San Sebastián bisitatu dute  uztaila honetan hiriaren hiri-politika eta mugikortasunera gerturatzeko ariketa batzuk burutzeko.

DSS Estrategia Bulegoko Zuzendari eta Koordinatzailea zein Gizarte Kontseiluko zuzendariordea den Kepa Kortarekin izandako bileran, Plan Estrategikoan identifikatutako erronkak ezagutzeaz gain, beren galderak luzatzeko aukera ere izan zuten.

Jarraian, Dbus-eko lehenengo autobus  artikulatu  guztiz  elektrikoan (ietram) bidaiatu zuten gure bisitariek eta Eduardo González, Dbus-eko teknikariaren eskutik, honen funtzionamenduaren inguruko argibideak jaso zituzten.

Bisita Tabakalerako autobus geltokia eta AHT-aren geltokia izango denean amaitu zen, intermugikortasunaren gaia landuaz.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak