Berriak

Urteko azken Gizarte Kontseilua 2018rako aurrekontu proposamena eta Turismo Gida plana izan zituen ardatz

Bilera, Gizarte Kontseiluko kide diren zenbait erakundeen aurkezpenarekin hasi zen. Horrela, Gipuzkoako Kanpuseko errektore ordea, Agustin Erkiziak Euskal Herriko Unibertsitateko funtzio aipagarrienak laburbildu zituen. Amaia Lasheras, bestalde, Berdintasun Batzordearen kide denez, atentzio deitu zuen emakume eta gizonen gaineko berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko beharra azpimarratu zuen, hiriko politiken zeharkako elemento bezala.

Ondoren, Estrategia Bulegoko zuzendaria, Kepa Kortak, joan den uztailean Estrategia Bulegoak hirian egindako Hiritarren pertzepzioari buruzko Inkestaren nondik norakoak aztertu zituen. 

Jarraian, Jaime Dominguez-Macaya, Ogasun eta Finantza zinegotziaren agerraldia burutu zen. 2018 urtera begira onartutako Udal Aurrekontuen alderdi nabarmenenak azaldu zituen, aurreikusitako inbertsioak zehaztu, orain arte egindako “inbertsio esfortzua”ri jarraipena emanez.

Manu Narvaezek, bestetik, San Sebastián Turismoko zuzendaria, Turismo Gida Plana esplikatu zuen, datozen urteetara begira hirian turismo estrategia markatuko duena.

Donostiako Hiriko Gizarte Kontseilua parte hartzeko aholkularitza-organorik gorena da, eta bere eginkizunak honako hauek dira: informazioa ematea, aztertzea, eztabaidatzea eta udal politikaren ildo nagusiei buruzko aholkuak ematea, gure hiriaren garapen estrategikoari, ekonomikoari, sozialari eta kulturalari eragiten dioten arloetan.

Hirian dauden partaidetzarako kontseilu sektorial, egitura eta organismo desberdinen arteko koordinaziorako espazio bat ere bada. Ikuspegi eta interes desberdinak dituzten baina helburu bera erdietsi nahi duten eragileak biltzen ditu, eta helburua hauxe da: Donostiako herritarren bizi-kalitatea hobetzearen alde esku hartzea eta elkarrekin lan egitea.

Gizarte Kontseiluaren eginkizunak hauek dira: herritarren partaidetza sustatzea, erakunde ekonomiko, kultural, profesional eta sozialekiko lankidetza eta kooperazioa bultzatzea, hiriaren sendotze ekonomikoa eta gizarte-kohesioa erdiesteko asmoz, hiriko proiektu estrategikoak gauzatu daitezela sustatzea eta horien jarraipena egitea eta Udal Batzarrak edo Gizarte Kontseiluak berak eskaturiko gaien inguruko txostenak egitea.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak