Destacados

Nabarmenak

Hurrengo atalean E2030DSS-ren artikulu zein gaurkotasun gai nagusiak aurkituko dituzue

Donostia 2030: gizarte-kohesiorako erronkak

Donostia bezalako hiri batek gizarte-kohesioaren ikuspegitik, epe ertain zein luzera mahai gainean dituen erronkei buruzko hausnarketa egiteak, lehenik eta behin hiriaren eta eskualdearen egungo egoerari buruzko oinarrizko diagnostikoa eskatzen du, gizarte-kohesioa definitzen duten alderdien inguruko hausnarketa hain zuzen ere. Bestalde, datozen urteetarako testuinguru sozioekonomikoaren oinarrizko hainbat elementuen deskribapena ere behar du.

Mugikortasuna, modan dagoen diziplina?

Gaur egun mugikortasuna guztion ahotan dagoen gaia da: politikariek emisio gabeko hirien aldeko hitza ematen dute beraien hauteskunde kanpainetan, ibilgailu jasangarriak, oinezkoen alderdiak… ikastetxeetan zeharkako materian bihurtu da, eskola-bideak bultzatuz, partekatutako ibilbideak... publizitate kanpainek ere ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituzte geroz eta lehiakorragoak diren salneurrietan.

 

nanoGUNE -txikia handia egiten den lekua

Donostia, nanozientzia eta nanotekonologiaren puntako ikerketa ere bada. Ez da kasualitatea. Etorkizuneko apustu ausartari erantzuten dion errealitatea da eta denboran zehar mantendu beharrekoa. Gure gizarteak, bere instituzioen bitartez, argi eduki du Euskadiren garapena berrikuntzaren eskutik joan behar dela eta bide hori jarraitzearen alde egin du zalantzarik gabe. Donostia, hiru unibertsitate-campusekin, ikerkuntza zentro ugariekin eta teknologia oinarri duten enpresen mintegia den parke teknologiko batekin, nazioartean zientzia, teknologia eta berrikuntzaren hiri bezala nabarmentzeko potentzial izugarria du.

Hiri iraunkor baten aldeko bidean

Donostia hiri oso polita dela guztiok dakigu. Baina, horrela izaten jarraitu dadin, hiritar guztiok iraunkortasunaren alde lan egin behar dugula eta hiria zaindu behar dugula onartu behar dugu, bere xarma denboran zehar mantendu dezan. Eta hau horrela da, hiri delikatua delako, ahula egiten duten erronkei aurre egin behar dielako, hiria hondatu dezaketen gaiei aurre egin behar dielako. Hau gerta ez dadin, guztion artean gure etorkizuneko hiria eraikitzen jakin behar dugu eta hiria osatzen duten gizartearen komuneko onurako egokiena den modeloa jarraitu behar da. Horregatik, nire ustez, guztiz beharrezkoa da hiriaren garapen iraunkorra lortzea. Zentzu horretan zortea daukagu, Nazio Batuen Erakundeak mota honetako garapenaren aldeko gida egin bai du eta, bertan, modu iraunkorrean garatzeko beharrezkoak diren 17 alderdi landu ditu.

Bioteknologia: XXI. menderako apustu ekonomiko bat. “Ezagutu, fidatu eta nahi izan”

Badira bost urte Angel Gurríak, OCDE, Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) zuzendari nagusiak adierazi zuela beharrezkoa zela ekoizpen eredua aldatu eta ezagutzaren edo neuronaren ekonomiaren aldeko apostua egitea, ezagutza erabilgarria sortzea oinarri hartuta. Haustura teknologikoa lan- zein ekonomia-aukerak eraldatzen ari da eta ziztu bizian doa aurrerantz, ez dago moldatzeko astirik eta bada egoera oso onuragarrian dagoen hainbat eragile. Ba al dago zerbait egiterik hor egon eta norgehiagokan esku hartzeko? Erantzuna baietz da, baina, Gurríak ohartarazi bezala, ekintza bizia eta berehalakoa izan behar da.

Etorkizuna interesatzen zait, nire bizitzaren gainerako denboraldia hor igaroko baitut

Hasierako Woody Allen-en esaldi horrek balio digu Donostiako Estrategia Bulegotik inauguratzen dugun Blog hau aurkezteko.


Pertsona-talde txikia gara, gure hiriaren diseinua, kudeaketa eta garapena bultzatzearen alde lan egiten duena. Beti ere “etorkizuneko ikuspuntu” batetik, hurrengo urteetarako nahi dugun hiria sortzen saiatzen gara. Bere ko-diseinatzaileak gara eta azken finean, Donostiaren etorkizunaz kezkatzen diren pertsonekin konektatzeko lan egiten dugu.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak