Blog

Etorkizuna interesatzen zait, nire bizitzaren gainerako denboraldia hor igaroko baitut

Hasierako Woody Allen-en esaldi horrek balio digu Donostiako Estrategia Bulegotik inauguratzen dugun Blog hau aurkezteko.


Pertsona-talde txikia gara, gure hiriaren diseinua, kudeaketa eta garapena bultzatzearen alde lan egiten duena. Beti ere “etorkizuneko ikuspuntu” batetik, hurrengo urteetarako nahi dugun hiria sortzen saiatzen gara. Bere ko-diseinatzaileak gara eta azken finean, Donostiaren etorkizunaz kezkatzen diren pertsonekin konektatzeko lan egiten dugu.

Horretarako, gizarte, kultura, kirola, ekonomia, erakunde, ekologia,… arloko agenteen lankidetza dugu. Bai, hiria pertsona guztien artean eraikitzen ahalegintzen gara, haien ikuspegi eta joerekin, gure indargune eta gure ahuleziekin. Eta, horretarako, mundura begiratzen dugu, orain "Glokala" deitzen den ikuspegiarekin (tokian pentsatzea eta orokorrean jardutea eta orokorrean pentsatzea eta tokian jardutea). Hori da, gutxienez, gure lehen hausnarketa.


Beraz, gure Bulegoak zuei konektatzen eta proiektu estrategikoak aurrera ateratzen lagundu nahi du; hau da, pertsona guztion artean horrelakoak direla erabakitako proiektuak. Ez dugu magiarik egiten, noski ezetz. Ez dugu ezta aurrekontu handi bat ere, baina hiriko pertsonak zarete hortik "tira" egiteko gai zaretenak, proiektuen bitartez. Zein da gure helburua? Donostiako herritarren ahalduntzea, eremu ezberdinetan adierazi diren herritarrena.

Hori guztia dela-eta, Blog hau abian jarri dugu. Bulegotik gure ezagutzak eta informazioa emateko tartea izatea nahi dugu, baina batez ere “erakusleihoa” izatea nahi dugu, Donostiarako 2030 Estrategia egiteko prozesuan agente aktiboek parte hartzeko eta hausnarketa egiteko. Eta zeintzuk dira “agente aktiboak”? Nork izendatzen ditu? … Hain zuzen ere, zuek bezalako pertsonak dira, datozen urteetan hiria nolakoa izatea nahi duten azaldu nahi dutenak. Ez dago “númerus clausus” delakorik edota hautapen-prozesurik. Besterik gabe gaiak sakondu eta datozen urteetarako nahi dugun hiria lortzeko estrategia egokienak hautatu ahal izateko formulak bilatzen ditugu.


Halaber, Bulegotik ahalegintzen gara proiektuak sortzeko eta inkubatzeko prozesua errazten; alegia, estrategikotzat jotzen ditugun proiektuak, eta, bidean askotan zailtasun itzelak aurkitu arren, talde onei esker aurrera egitea lortu eta hiria aldatzen joateko aukera ematen dutenak. Tabakalera, San Sebastián Turismo, Basque Culinary Center, Donostia Lagunkoia,… bezalako proiektuak hiria etorkizun hobe batera bideratzen laguntzen ari dira. Berriro diogu proiektu horietako bakoitzaren atzean lankidetza-lidergoak daudela, zailtasunen aurka borrokatzen eta positiboan eraikitzen dakitenak. Horiek dira Donostiaren aktiborik handiena.

Era berean, etorkizunari buruzko ezagutza ematen ahalegintzen gara. Ezinezkoa da asmatzea, logikoki, baina badakigu gertatuko diren gauzak badaudela, aldatzeko elementuak egon arren. Esate baterako, badakigu 15 eta 19 urte arteko biztanleria 45 eta 50 urte artekoaren ia erdia dela. Hortaz, biztanle gazte gutxi ditugu. Eta horrek, adibidez, enplegua bezalako alderdietan zuzenean eragiten du. Horrela jarraituz gero, ez ditugu behar adina pertsona edukiko lan-arloko beharrak betetzeko. Gainera, enplegu-mailari eutsi behar diogu eta, horretarako, “talentuaren ihesaldiari” bezalako faktoreei eta automatizazioa bezalako prozesuei aurre egin behar diegu, azken honek nabarmen jeitsi bait dezake.


Iñaki Gabilondoren aipamen batekin amaituko dugu, gure hiriko Urrezko danborrik errekonozituenetariko bat: “Etorkizuna eraiki egin behar da”. Kontrolatu ahal izango ez ditugun faktoreak egongo dira, baina etorkizuna eraikitzeko eta eszenatokirik aldekoenera eramateko dugun gaitasuna, gaitasun erresiliente altuari gehituta, neurri handi batean gure eskuetan dago.


Azken finean, hausnartzen eta hitz egiten, ados ez egoten edo baietz esaten,… laguntzeko. Parte hartzen laguntzeko! Abian jarri dugu lortu nahi dugun hiriari buruzko eztabaidarako tarte hau.


Ongi etorri.

Iruzkinak

  • Diego Gómez

    Justamente la construcción de futuro de ciudad se hace de manera colaborativa. Este es un espacio propicio para ello. Kepa Korta es la expresion de lider para estos procesos. Felicitaciones y los mejores deseos. Saludos desde Medellin

Zein da zure iritzia?

Ondorengo inprimakia bete eta komentatu post hau:

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere...

Donostia 2030: gizarte-kohesiorako erronkak

Donostia bezalako hiri batek gizarte-kohesioaren ikuspegitik, epe ertain zein luzera mahai gainean dituen erronkei buruzko hausnarketa egiteak, lehenik eta behin hiriaren eta eskualdearen egungo egoerari buruzko oinarrizko diagnostikoa eskatzen du, gizarte-kohesioa definitzen duten alderdien inguruko hausnarketa hain zuzen ere. Bestalde, datozen urteetarako testuinguru sozioekonomikoaren oinarrizko hainbat elementuen deskribapena ere behar du.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak