Blog

Mugikortasuna, modan dagoen diziplina?

Gaur egun mugikortasuna guztion ahotan dagoen gaia da: politikariek emisio gabeko hirien aldeko hitza ematen dute beraien hauteskunde kanpainetan, ibilgailu jasangarriak, oinezkoen alderdiak… ikastetxeetan zeharkako materian bihurtu da, eskola-bideak bultzatuz, partekatutako ibilbideak... publizitate kanpainek ere ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituzte geroz eta lehiakorragoak diren salneurrietan.

 

Argi dago, aitzitik, hirigintza diziplina moderatuagoa bada ere, mugikortasuna, bere izenak dioen moduan, etengabe mugitzen ari den diziplina dela. Ibilgailu mota berriek bide publikoan lekua hartzen ari dira, ibilgailu jasangarriagoak eta autonomoak baita ere, txirrindulariaren zein oinezkoen ahalduntzea…

Baina moda igarokorra da edo bertan geratzeko etorri al da?

Mugikortasun departamentuan tendentzia berri hauek betirako bermatu daitezen lanean ari gara. Horretarako, aurreikusitako paktu eta planak berreskuratu ditugu eta gure ibilbide-orria garatu dugu.

Desplazamendu motorizatuen murrizketa

Hiri-higikortasun Iraunkorreko Plana eguneratu edo berria idatzi, orain indarrean dagoena ordezkatzeko eta hiriaren konpromiso klimatikoak betetzeko.

Hiri mailako mugikortasun jasangarriko ekintzen planifikazioaren bultzada eta koordinazioa.

Jarduera Zentruetako (enpresak, unibertsitateak, hospitaleak, etab.) Plan Klimatikoen baitako mugikortasun Programen Erredakzioa.
Eskola-komunitatearen desplazamendu jasangarria, segurua eta autonomoaren aldeko Bide Eskola Programaren garapena eta jarraipena.

Udaletxerako Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Plana garatu eta ezarri.

Mugikortasunaren kudeaketarako Programa ezarri.

Udaletxeko langileentzat, bisitarientzat eta hornitzaileentzat bideratutako Mugikortasun Programa garatu, Udal Klima Planaren barruan.

Mugikortasun jasangarriaren inguruko heziketa eta komunikazio plana ezarri.

Trafiko baretua. Ibilgailuen abiaduraren modulazio berria segurtasunerako eta bizi-kalitaterako. 30km/h gehiegizko abiadura hirian eta 20km/h hiri ekintza ugarietako eskualdeetan.

Udaletxerako Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Plan berria edo berrikusiaren ildoa jarraituz, oinezkoentzat eta txirrindularientzat hobekuntzak ezarri. Hauek, batez ere, desplazamendu motorizatuen murriztapenaren alde egindako ekintzen bideko-baldintza berriak aprobetxatuz lortuko dira.

 

Oinezko zein txirrindularien mugikortasunerako hobekuntzarako eta bultzadarako programa osatu.

Trenbide-testuinguru berria aprobetxatuz, garraio kolektiboaren kalitatea hobetu, Donostialdeko metroaren garapena eta desplazamendu motorizatuak murrizteko egindako ekintzen ondorioz lortutako bideko baldintza berriak.

Garraio publikoaren hedapenaren lehia hobetzeko programa bat ezarri.

Plan Publiko bertikalaren garapena.

Desikaztea eta higikortasunaren elektrifikazioa

Ibilgailu-parke pribatuaren elektrifikazioaren bizigarriko eta prozesuan zehar eskuratutako erregai fosiletako ibilgailu berrien emisioen murriztapenerako programa.

Dbus flotaren elektrifikazio plana eta eraginkortasun energetikorako programa eta iturri berriztagarrien erabilera kotxe-toki eta konpainiaren bulegoetan.

Udaleko ibilgailu flotaren elektrifikazio eta desikazterako programa Udal Plan Klimatikoaren barruan.

Ibilgailu berrien erosketa, Administrazioen eta kontzesionarioen eskutik.

Udaleko ibilgailuen eraginkortasun energetikoaren jarraipena egin eta erregai garbien erabilpena sustatu.
Emisio Bajuen Gunea sortu. Hiriaren perimetro mugatuan ibilgailu kutsatzaileen sarbidea mugatu, berotegi-efektuko gasen erabilera murrizteko eta airearentzat kaltegarrienak direnak. 2020tik aurrera, diesel ibilgailuen igarobidea mugatu.

Ibilgailu garbien erosketarako promozioan udalerrian.

Ibilgailu elektrikoaren promoziorako neurriak garatu.

Banaketa-ibilgailu garbien bultzada.

Bertakoentzat diren udal aparkalekuetan hornikuntza elektrikorako hornidura programa bultzatu.

Amaitzeko, mugikortasunaren bultzada etengabea dela esan dezakegu, bere tartea ere badu hiritarrok bizi nahi dugun ingurunean, lagunkoiagoa, osasuntsuagoa eta lasaiagoa den ingurunean hain zuzen ere.

Erronka hori lortzeko, batzuetan instituzioek eta pertsonek kostatzen zaizkigun eta eroso egiten ez zaizkigun ezinbestekoak diren neurrien alde ere egin behar dugu.

Aparkalekuak murrizten dizkigutenean, hirien erdigunerako sarbidea zaildu egiten digutenean eta hirietan ibilgailu pribatuaren erabilera mugatzen digutenean, protestak ohikoak dira. Baina espazio publikoa dagoena da eta, beraz, bere garaian ibilgailuek kendu ziguten lekua bereganatzeko alderdi kontaminatzailearen okupazioa sakrifikatu behar dugu.

Oinezkoen guneen aldeko apustua, bide-gorriak, oinezkoentzako ibilbideak… ohitura okerrak eta erabilera kutsakorrak sakrifikatzeak pena merezi du, izan ere, lekua irabazten dugun heinean, ingurune lagunkoiagoan elkar bizi nahi dugula geroz eta argiago daukagu, garraiobide jasangarri modu guztiak batzen dituen ingurunean hain zuzen ere.

Zein da zure iritzia?

Ondorengo inprimakia bete eta komentatu post hau:

Sustatzen ditugu
Elkartasunak