Elkarrizketak

Erresilientziaren helburua hiriak ezustekoetarako prest egotea da

En memoria de José María Sarriegi

SMR proiektuaren koordinatzailea. Bere oroitzapenean

Jose Maria Sarriegi (Beasain, 1970) ingeniaritzako doktorea da, TECNUN-Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta Smart Mature Resilience europar proiektuaren koordinatzailea, eta Donostia du aztergai edo laborategi.

Hiru urtean (2015-2018), proiektuak erresilientzia hitza kontzeptualizatzeko balio izan du, Europako zazpi hiritako askotariko garapen mailak aztertu ditu, eta horren emaitza gisa etorkizunean beste hiri batzuei bitarteko baliagarri batzuk eskainiko zaizkie.

Jose Maria Sarriegi, mundu guztiak “Sarri” ezizenez ezaguna, pozik dago egindako lanarekin, lortutako emaitzekin eta, bereziki, talde gisa izan duten garapenarekin.

Arlo profesionalari buruz

-  Zer da erresilientzia?

Erresilientzia krisia kudeatzeko planteamendu holistiko bat da.

Ohituraz, krisi baten etorreraz hartzen zen ikuspegia arriskuen gestioan oinarritzen zen, zer gerta dakigukeen, eta horretarako prestatu: uholde bat, epidemia bat eta abar, baina zein bere aldetik.

Erresilientziak, aldiz, planteamendu hori eraldatzen du, eta osatu. Arriskuen gestioak funtzionamendu borobila du gertatu behar zitzaizula aurreikusi genuen hori gertatzen bada, baina gertatzen dena aurreikusita ez genuenean, ez da horren eraginkorra.

Erresilientziaren erantzuna da, beraz, zerbait gertatzeko aukera egon edo ez, hiri, enpresa edo beste edozerk zer egin dezakeen horrelako zerbaiti buruz prest egoteko.

Sistema batek, kasu honetan hiri batek, duen gaitasun batez ari gara: krisi bat ez pairatzekoa, haren eragina albait txikiena izatekoa edo, hura pairatu ondoren, normaltasunera itzultzen denbora eta baliabideak murriztekoa.

Ingeniariok jaitsi eta gero igo egiten den funtzionamendu baten grafikoa marrazten dugu eta, kasu honetan, gutxiago jaistea izango litzateke helburua, eta albait lasterren igotzea.  

-Zergatik da garrantzitsua hiriak erresilienteak izatea?

Gero eta zailagoa da jakiten zer gertatuko zaigun. Mundua gero eta konplexuagoa da. Klima aldaketak, adibidez, zer bilakaera izango duen eta nola eragingo digun… oso zaila da aurreikusten, baina badaude dagoeneko eszenategiak… Batez ere haren ondorio guztiak ikustea zaila da gizartea gero eta konplexuagoa delako.

Guk gero eta arazo gehiago ditugu gizarte arlo, biztanleriaren zahartze eta bakarrik bizi diren pertsonei buruz… eta teknologia biziki konplexua da; izan ere, segur aski aurreikusi ezin izan dugun arazo serioren bat izango dugu, eskarmenturik ez dugulako. Ziber-eraso serio bat egon, Internet eten edo uste baino luzeago irauten duen itzalaldi bat baldin badago, eskarmentu eta aurrekaririk ez dugunez, arazoak izango ditugu. Erresilientziak ezustekoa den guztirako prest egotea bilatzen du.

-Smart Mature Resilience proiektuak iraun duen bitartean, proiektuan neurri edo maila desberdinetan parte-hartzeren bat duten Europako hiriekin lankidetzan ibili zarete. Zein hiri da erresilientziaren adibide on bat?

Hiri bakoitza eredugarria da esperientzia duen horretan. Erroma kultura ondarea zaintzearen adibide on bat da, kultura ondare handia duelako.

Kristiansand uholdeak kudeatzearen adibide on bat izan daiteke, eta Donostia, berriz, itsasoaren erauntsiaren kudeaketaren adibide on bat. Horietako bakoitza ona da eskarmentua duen horretan.

Gero, hiri batzuek gehiago aurreratu dute, eta ikuspegi oinarrizkoagoa dute, holistikoagoa. Nik, bereziki, Glasgow Eskoziako kasua maite dut. Segur aski haiek dira hiriaren segurtasunari buruzko ikuspegi osatuena edukitzen gehien aurreratu dutenak.

- Zein izango dira Smart Mature Resilience proiektuko hurrengo pausoak?

Hau ikerketa proiektu bat da. Hiriek bitartekoak nahi dituzte, baina ikerketa proiektu batean, bitartekorik ez dago hasieran.

Metafora batez azaltzeko, barku bat eraikitzen ari gara eta hura nabigatzen aldi berean. Orain, proiektua hasi eta hiru urtera, baditugu bitarteko batzuk. Beraz, hurrengo urratsa da hirietan bitarteko horiek benetan ezartzeko aukera aztertzea. Ikertzaileek rol garrantzitsua dugu prozesu honen hasieran, baina orain rol garrantzitsua bitartekook ezartzea eskatu behar duten hiriena da. Era horretan, unibertsitateko adituek lagundu ahal izango dugu, baina bigarren planoan.

-Proiektu honen gakoetako bat da esperientzia honen bitartez ikasitakoa, sortutako bitartekoak, munduko edozein hirirentzat baliagarri egitea. Nola lortu?

Proiektuaren bitarteko nagusietako bat da hiri batek erresiliente izateko pasa behar dituen bost fase adierazten dituen heldutasun eredu bat. Tecnunek bitarteko honetan parte hartzea oso garrantzitsua izan da. Kontzeptu horien arazo handia, garai batean enpresa bikaintasunarekin gertatu zen bezala, horiek zehaztu edo praktikara eramatea da.

Bitarteko horren bitartez, urrats bat gehiago ematen lan egin dugu funtsean eta, era horretan, gauza zehatzagoak eta identifikagarriak gorpuzten.

Hiri batek pasa behar dituen bost fase horiek bost arlotan bistaratzen dira: antolamendua, azpiegiturak eta baliabideak, lankidetza sareak, lidergoa…

Bitartekoak esaten digu hiri bakoitzean zer espero behar den pasatzen dituen fase guztietan. Bost faseak ondorengoak dira: starting (hasiberria), moderate (erdikoa), advance (aurreratua), robust (sendoa) eta vertebrated (egituratua), eta horiek ematen dizkiote siglak ingelesez SMART hitzari.

Bitartekoak hiri bakoitzak arlo desberdinetan ibili behar duen bidea bistaratzen laguntzen du, non dagoen ezagutuz.

- Eta Donostia nola dago erresilientzia aldetik?

Logikoa denez, esperientzia duen gaietan oso ondo, baina hobetzeko arloak deskubritzen goaz. Proiektuak ekarpen handia egin du askotariko sailen eta erakundeen arteko lankidetza areagotzeko orduan. Hiri gehienen arazo tipikoena da sailek silo kulturaren bidez lan egiten dutela. Arriskuen gestioaren paradigma zaharrari lotzen zaizkio, alegia, nik gai horiek kudeatzen ditut, eta aldameneko sailak beste batzuk kudeatzen ditu, azpiegitura isolatuak izango balira bezala.

Hirian garraio azpiegitura bat diseinatzen ari bagara, hiriko gizarte errealitatea hartu behar dugu kontuan, ingurune bakoitzekoa. Gero eta adineko jende gehiago bizi da bakarrik, gero eta gehiago daude adineko pertsonak biltzen dituzten auzoak edo inguruneak… Ezin dugu metroa diseinatu errealitate hori kontuan hartu gabe eta, beraz, noizbait ibiltzeari utziko balio kontuan hartu eta prest egon behar da.

Berdin esan daiteke klima aldaketaz. Klima aldaketaren ondorioak goxatu nahi baditugu, ezin dugu ahaztu zein azpiegitura diren ezin bestekoak.

-Zeintzuk dira azpiegitura kritikoak?

Nire ustez, sorkuntza partekatuan jarri behar da indarra, alegia, arreta nork bere problematikari ez jartzean. Lankidetzan badihardugu, epe luzera onuragarria da denontzat. Epe labur eta erdira, lan gehiago da, baina luzera onuragarria izango da guztiontzat.

Hori arlo guztietan gertatzen da. Familian, hirian, enpresan, azkenean ez dira elkarren horren desberdinak.

-Zein da, zure ustez, proiektu honek ematen duen ezin besteko elementua, balio erantsia?

Nire ustez, lankidetzaren eta sorkuntza partekatuaren ildoa nabarmendu behar da. Proiektuaren lehendabiziko lorpen edo elementu bereizlea da lehen begiratuan anbiguoa den kontzeptu bat funtzionaraztea: hiri bakoitzeko beharrizan berezietara hurbiltzea. Gero, behin eta berriz adierazi behar da hiriko garapenak era partekatuan sortu behar direla. Azkenean, hiriko garapen bat diseinatzen haren eragina izango duten guztiek parte hartzea. Bukatzeko, etorkizuneko krisien oinarrizko ikuspegia dago, sistema konplexu bat den neurrian elkarren arteko konexio gehiago daudelako.

Konplexutasun kontzeptuan jarri nahi dut arreta, luzerako ematen baitu. Konplexutasunak esan nahi du ezin duzula ildo bakar batean esku hartu. Sistema konplexu batean, arlo batean zerbait egiten duzu, baina ekintza horrek ondorioak izango ditu beste zirkunstantzia batzuetan eta, ondorioz, gauza bakar bat ezin duzu egin, asko direlako elkarren arteko konexioak.

Sinetsi behar dugu egun mundua konplexua dela eta uste izatea egoera horiei egoera bakar bat gertatuko balitz bezala aurre egingo diegula ez da eraginkorra.

Previous Next

Arlo pertsonalari buruz

-Smart Mature Resilience proiektua 2015ean abiatu zen, eta aurten, 2018an amaituko da.Urte hauetan guztietan, beste unibertsitate, hiri eta Europa osoko erakunde publikoekin ibili zarete lankidetzan.Nola baloratzen duzu esperientzia?

Esperientzia zoragarria da alde guztietatik. Lehendabizi, pentsatzeko beste modu batzuk, beste buru eskema batzuk, beste hiri batzuk deskubritzea oso gogobetegarria delako.   

Taldea umotzeari begira, gainera, oso interesgarria izan da. Hiru urte hauetan, jende gaztea pasa da proiektutik, eta erronka oso baliotsua izan da. Benetako challenge bat proposatzen dugu, ez baita aldameneko auzoko industrialdeko enpresa batentzako proiektu bat egitea.

Taldearen autoestimurako oso ona izan da ere. Batzuetan pentsatzen dugu ez garela gai gauzak egiteko, edo kanpoan guk baino askoz hobeto egiten dituztela gauzak. Gero, ordea, emaitzak ikusi eta ohartzen gara oso gai garela gauzak ondo egiteko. Horregatik, taldearen autoestimurako oso baliotsua izan da, perspektiba bat eman digu gai garela ia 5 milioi euroko proiektu bat kudeatzeko, batez beste 30 urteko adin batekin (ni izan ezik). Bai, bada, oso gogobetegarria da.

Nolakoa da lanegun bat Jose Maria Sarriegirentzat?

Ohikoena izaten da ni goiz-goizik etorri eta mezu elektronikoei erantzutea, eta gero garapen eta irakaskuntzan lan egitea. Gure unibertsitatean ikerketarako dedikazioa % 50 da, % 40 irakaskuntzarako, eta gainerako % 10 mandatu eta kudeaketa lanetarako.  

Nola imajinatzen dituzu etorkizuneko hiriak? Nola nahiko zenuke horiek izatea?

Teknologiaren oso mendeko ikusten ditut, baina espero dut haren agindupean ez egotea. Gure arriskua da orain pertsonek kontrolatzen dituzten eremu batzuk teknologiak irenstea.  

Niri gehien kezkatzen nauen arloetako bat komunikazioa da. Komunikazioan oso erraz sartzen gara, baina zaila da bereiztea zein den objektiboa eta zein asmo, interes edo ezkutuko joera batek baldintzatutakoa.

Nire ustez, etorkizunean hori erabakigarria izango da, herritarrak teknologiaren gainetik egotea eta, orain bertan, teknologia gizakien gaineko nagusitza bat izaten ari da. Ezin dut pentsatu ere egin nola izango den etorkizuna, baina kezkatzen nau pixka bat egun haren menpe nola gauden. Eta gidari gabeko autoak eta abar heltzen direnean, adimen asko egongo da teknologian. Nola egin hori bateragarria gure bezalako gizartearekin: gero eta zaharragoa, bakarrik eta inoren mendeko gero eta jende gehiago bizi da… hor daude erronkak.

Esan egidazu hiri erresiliente bat bizitzeko, beste bat bisitatzeko eta beste bat atseden hartzeko.

Oso argi dut maite dudala Donostian bizitzea, hobe turistak ohartzen ez badira, bizitzeko hiri onena iruditzen zait.

Bisitatzeko, beharbada, Erroma. Arreta deitzen dit itxurazko anabasa eta nahasmena benetan ez dela horrela. Hiria inprobisazioari eta ustezko zurrunbiloari gailentzen zaio. Hiri dibertigarria da, eta gauza asko gertatzen dira.

Atseden hartzeko, asko maite dut Vejle, Danimarkan. Hiri horri patxada dario. Denak ematen du ordenatua, aurreikusia, eta badirudi jendea oso esanekoa dela. Erraza da hiri horretan lasaitzea, ematen du sorpresarako tarterik ez dagoela eta, gainera, ondo jaten da.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak