|
2005-12-01
Carlos Martínez
(CSIC-eko lehendakaria): "Ikerketak kalitatezko
lanpostu gehiago sortzen ditu eta epe luzera
hazkundea eta produktibitatea areagotzen ditu"
Carlos Martínez jaunak
"Ikerketaren Beharra eta Aukera"-ri
buruz hitz egin zuen Donostiako Plan Estrategikoak
antolatutako hitzaldian.
Plan Estrategikoko Zuzendaria eta Koordinatzailea
den Kepa Kortak eta Ikerketaren Sari Nazionala
irabazi berri duen Pedro Miguel Etxenikek
Carlos Martínez-en hitzaldia aurkeztu
zuten. Gure gizartean zientziaren eta berrikuntzaren
kultura integratzearen beharra azpimarratu
zuten biek.
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC)
lehendakaria den Carlos Martínez-ek
aitortu zuen ikerketaren alde apustu egiteak
lehiakortasuna bermatzea duela. I+G+B-n inbertitzeak
lanpostu gehiago sortzen ditu eta epe luzera
hazkundea eta produktibitatea areagotzen ditu.
Ikerlari lanpostu baten sorkuntzak, zuzenean
edo zeharka 100-400 lanpostu berri sorrarazten
ditu. Era berean, jakintzaren erabilerak jakintza
handiagoa dakar, eta hau beti izango da gizartearentzako
erabilgarri. Honetarako, ordea, lehenik, ikerketan
inbertitzea beharrezkoa da.
Europako Batasuna ohartu da garapen ekonomikorako
ikerketak duen garrantziaz eta hurrengo urteetan
I+G-ko inbertsioa bikoiztu egingo du. Lisboako
Estrategia-ren bidez 2010erako helburuak ezarri
dira, hauen artean, I+Gn inbertsio handiagoa
(Europako Batasuneko Barne- Produktu Gordinaren
%3a) eta partehartze pribatua areagotzea (gutxienez
I+Gren inbertsioaren 2/3). Irlanda ikerketan
inbertitzearen garrantziaren eredu bezala
erabili dezakegu: 1973ko krisi ekonomikotik
irten zen BPGren %3,4 ikerketan inbertituz.
Hiritarren ongizate tasa izugarri igo egin
zen: Irlandako BPG Europako Batasuneko batez
bestearen %63 izatetik 2000.urtean %122 izatera
pasa zen.
Azterlan ekonomikoen arabera, I+G enpresariala
ezinbestekoa da jakintza berrikuntza bilaka
dadin. Horregatik, Lisboako helburua enpresen
partehartzea totalaren 2/3ekoa izan dadila
da. Produktibitatea areagotzeko Faktoreen
Produktibitate Totala handitu behar da, jarduera
ekintzaile eta produktiboa, enpresa-izpiritua
eta jarduera berritzailea sustatuko dituena.
Estatu Espainiarraren egoera I+G+B-n:
Honela labur genitzake Espainiako egoeraren
ezaugarriak gaur egun:
· Baliabide eskasak: Gaur egun Estatu
Espainiarrak BPGren %1,05 inbertitzen du
I+G-n, ia EB-ren batez besteko kopuruaren
erdia, eta Estatu Batuetako (%2,67) eta
Japoniako (%3,12) inbertsio kopurutik urrun.
· I+G+B-n inbertsio pribatu baxua:
Enpresa-finantzaketa %48koa da gutxi gora
behera, EB15en batez bestetik urruti (%58)
eta are gehiago Lisboako helburutik (%66).
Autonomia Erkidego bakar bat ere ez da iristen
Europako batez bestera (%2). Hala ere, Euskal
Autonomi Erkidegoa (%1,42) gehien inbertitzen
duten herrialdeen artean dago, Madril, Katalunia
eta Nafarroarekin batera.
· Ikerlari kopuru baxua eta teknologi
transferentzia tasa mugatua: Talde txikiegietan
lan egiten da; 1'5eko taldeetan, hau da,
zientifiko bat eta %50ean laguntzen dion
beste bat. Bestetik, egia da publikazio
zientifiko ugari kaleratzen direla, baina
industrian gutxi erabiltzen dira. Espainiak
EBko patenteen %1a baino gutxiago errepresentatzen
ditu, bere ekonomiak %8a errepresentatzen
badu ere.
· IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren
Teknologiak): Espainia EB15-eko batez bestearen
azpian kokatzen da Interneten erabileran
ere, bai etxean eta bai enpresatan. Zeresanik
ez Iparraldeko hiriekin konparatuz gero.
Salerosketa elektronikoa interneten eragingarritasuna
eta lehiakortasuna irabazteko iturri nagusietariko
bat da. Estatu Espainiarrak, ordea, azken
postua du salerosketa elektroniko kopuruetan
EB15ko herrialde guztien artean.
Gainera, Carlos Martínezek dio komunitate
zientifikoa konformista bilakatu dela. Salto
kualitatibo bat eman beharra dago, bikaintasuna
bultzatu. Burokraziaren arazoa konpondu behar
da eta ikerlari zientifiko sortzaileak sartu.
Komunitate zientifikoaren batez besteko adina
55 urtetik gorakoa da; gazteak errekrutatu
behar dira, eta horretarako ikasketak erakargarriak
izan behar dira. Disoziazio bat dago ikasleak
bere eguneroko bizitzan jasotzen duenaren
(giza- genoma, klonazioa, ama zelulak
)
eta eskolan ikasten duenaren artean (karbohidratoak,
proteinak, gluzidoak
). Hala, ez zaio
zientzietara erakartzen.
Bestetik, I+G+B-n kolaborazio publiko- pribatuaren
garrantzia azpimarratu zuen: baliabideen aportazio
handiagoa ahalbidetzen du, arriskuak banatzen
dira, eskala ekonomiak aprobetxatzen dira,
I+G-ko gastuen bikoiztasunak ekiditen ditu,
sinergien agerpena errazten du ezagutza konpartitzen
duelako eta lan-merkatuaren oreka-ezak konpontzen
ditu (langileen kualifikazio altua eta merkatua
baino baxuagoak diren prezio erlatiboak).
Etorkizunari begira, Ingenio 2010 programa
ezarri da. Honako helburuak ditu: ikerketari
dedikatzen zaion inbertsioa BPG-aren %2koa
izatea, ikerketan kontribuzio pribatua %55era
iristea eta IKT-ei eskainitako BPG-aren ehunekoak
Europako Batasuneko batez besteko kopurua
eskura dezala (2004ean %4,8 bazen 2010ean
%7ra iritsi dadila). Helburu hauek lortzeko,
baliabide gehiago eta hauen gestio eragingarriagoa
beharrezkoa da. Gainera, inbertsioa fokalizatu
behar da eta area estrategikoetan ikertu (elikagaien
eta osasunaren zientzia eta teknologiak, nanoteknologiak
eta energia), lehiakortasuna bultzatzeko.
|