| 2006-04-20
Donostiako Plan Estrategikoa Sormenaren
Egunaren inguruan antolatu duen lehiaketaren
oinarriak
Apirilaren 21ean, Leonardo Da Vinci
jaio zen astearen urteurrenean, Sormenaren
eta Berrikuntzaren Eguna ospatzen da mundu
mailan. Donostiak, bere Plan Estrategikoaren
esparruan, “Sormenaren eta Berrikuntzaren
Hiri” bezala identifikatzea erabaki
zuen, globalizazioa eta deslokalizazioa hirien
eta eskualdeen arteko harremanen aldaketa
sakonen elementu bilakatu diren testuinguru
mundialean. Gaur egun, hainbat urte beranduago,
Plan-ean jasotako apustu hau erreferentzia
irmoa bilakatu da Donostian, eta baita Gipuzkoan
eta Euskal Herrian ere.
Sormenaren Egunaren lehen esperientzia 2002an
egin zen Canadan, eta gaur egun esperientzia
konpartitua bilakatu da, giza sormena lantzen
duena. Ideia, irizpen eta irtenbide berriak
sortzeko giza ahalmenaren kontzientziazioa
eta aintzatespena potentziatzea da helburua,
“Globalki pentsatu, lokalki ekin (Think
globally, act locally)” kontzeptuan
oinarrituta.
Joan den urtarrilean kaleratutako hiritarren
pertzepzioari buruzko inkestak, donostiarrak
hiriko zein arlotan sentitzen diren ase gabe
ikustea ahalbidetu zigun. Horregatik, garrantzitsua
deritzogu Sormenaren Eguna ospatzeari, guztion
artean Donostiako alderdirik negatiboenei
irtenbidea eman diezaieketen ideiak ekartzea.
Esfortzu handi honek ere hiritarren kolaborazioa
eta parte hartzea eskatzen du, hiritarren
eta gobernuaren arteko konpromiso kritiko
positibo bat hartuz.
Apirilaren 21ean hasiko da ideiak proposatzeko
epea Donostiako Plan Estrategikoaren webgunean:
www.donostiafutura.net
Maiatzaren 20an amaituko da ideiak bidaltzeko
epea eta maiatzaren 24an hasiko da aurkeztutako
ideiak bozkatzeko epea, ekainaren 1ean 24.00tan.
Internatuta bakoitzak behin bakarrik bozkatu
ahal izango du gustukoen duen ideia. Organizazioak
honako hau ziurtatzeko kontrol bideak izango
ditu eta iruzurrezko botoak baliogabetuko
ditu.
Emaitza maiatzaren 31an ezagutzera emango
da eta ziurtagiri teknikoaren bidez baliozkotuko
dute Digital Vasca S.A-k eta Plan Estrategikoko
Batzorde Betearazleak.
Ideia-lehiaketan planteatzen diren gaiak
honakoak dira: Enplegua, Etxebizitza eta Aisiaren
eskaintza.
Donostiako Plan Estrategikoan pentsatzen
dugu hiritar guztiek dutela sortzaile izateko
gaitasuna eta gainera, proposatzen diren gaiak
beraiengan eragina dutela.
Nahi bezain beste ideia proposatu daitezke.
Norbere ideia behar bezain ona edo sortzailea
ez ote den beldurrik ez da izan behar. Lehiaketa
brainstorming modukoa izan daiteke guztion
artean ideia sortzaileak bilatzeko…
Pertsona guztiok dugu potentzial
sortzaile handi bat, haurrei so egitea
besterik ez dugu guztiok dugun baliabide bat
dela ikusteko… Haatik, gutako askok
gaitasun hau “lo” edo “blokeatuta”
dugu. Jasotako hezkuntzak ere (nagusiki kontzeptuala,
errepikakorra, analitikoa, logikoa eta estrukturatua)
ez du laguntzen potentzial hau garatu dezagun.
Baina zorionez oraindik garaiz gaude. Gure
Sortzeko ahalmena garatzen hasi gaitezke Orain!.
Gauza bakarra behar dugu: Nahi izatea!!!
Aisiaren eskaintza
Gaur egungo gazteak pasiboak eta axolagabeak
direla esan ohi da… Ados zaude ala AKTIBOA
eta SORTZAILEA zarela frogatzeko prest zaude?
Aisialdirako makrobotelloila baino zerbait
gehiago eskaini daitekeela pentsatzen dugu…
zuk zer proposatzen diguzu?
- Aisiarako ze ekintza moten falta somatzen
duzu?
- Aisialdi programaren bat ikusi al duzu beste
hiriren batean eta Donostian martxan jartzea
nahiko zenuke?
- Kontzertu gehiago antolatu beharko lirateke?
Barietate handiagoa behar da musikari, dantzari,
zineari, kortoei, erakusketei… dagokienez?
- Kirola gehiago bultzatu behar da? Nola?
Enplegua
Zure formazioa bukatu duzu eta ez duzu zure
ikasketekin lotutako lanik aurkitzen…
- Nola sortu lanpostu gehiago?
- Nola sortu enplegu kualifikatua?
- Nola bukatu denboraldirako kontratuekin
eta zabor-kontratuekin?
Etxebizitza
Zalantzarik gabe, etxebizitza arazo nagusietako
bat da… “gaur egun gazteek etxetik
berandu alde egiten dute… baina zein
gaztek dauka Donsotian etxebizitza bat erosteko
aukera?
- Nola konpondu?
- Etxebizitza txikiagoak? Partekatutako pisuak?
Babes ofizialeko etxebizitza gehiago? Non?
|