bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-04-20
HIRITARREN PERTZEPZIOAREN INGURUKO GALDEKETA
Donostiarren %95 pozik dago Hirian bizitzeaz


Donostiako Plan Estrategikoak galdeketa egin zien 2005eko azaroaren 10 eta 15 bitartean, telefono-zundaketen bidez, Donostian bizi diren 800 lagunei. Galdeketa hau burutu zen hainbat europar hiritan 2005eko uztailean Urban Audit-en egindako inkestaren diseinua kontuan hartuz, analisi konparatiboa egin ahal izateko.

Donostiarrak pozik daude Donostiako bizi-kalitatearekin

Pozik egotearen egoera. Handitu Hiritarren pertzepzioari buruzko galdeketa. Handitu

Donostiarren %95 pozik dago Hirian bizitzeaz. Galdeketa egin duten lau lagunetako hiruk adierazten du beti sentitzen dela pozik hiriko bizi-kalitatearekin. Galdeketari erantzun diotenen %5 besterik ez da inoiz (%2,9) edo oso gutxitan (%2,4) pozik sentitzen. Donostiarren balorazioa (9,5) altuena da gainontzeko europar hiriekin konparatuz.

Segurtasuna, garbiketa eta kultur eskaintza dira gehien baloratzen diren alderdiak, etxebizitza eta lana lortzeko erraztasunaren aldean

Galdeketari erantzun diotenek bizi-kalitateari dagokionez gehien baloratzen dituzten alderdien artean, “Donostian bizitzeaz pozik egotea” (9,5), segurtasuna (8,8), edo hiri garbia izatearen sentsazioa (7,9) dira aipagarri. Gutxien baloratzen dituzten alderdiak etxebizitza (2,4) eta lana lortzeko erraztasuna (3,3) dira.

Erakusle desberdinen balorazioa.
Handitu 1
| Handitu 2

Iritzi positiboa Hiriko zerbitzu, ekipamendu eta azpiegiturei dagokienez

Inkestako hamabi zerbitzuen batez besteko balorazioa 5,6koa da 0tik 10erako eskalan. Ostalaritza eta sukaldaritza (6,7) dira gehien baloratzen diren alderdiak, aisiako eskaintzaren aldean, eta ondoren, liburutegiak eta kultur etxeak (6,2) dira gehien baloratzen direnak, batez bestekoa baino gehiago, merkataritzarekin (6,2) eta osasun-zaintzarekin (5,9) batera. Batez bestekoan daude kultur ekipamenduak, garraio publikoa edo hezkuntza-sarea. Gizarte-ongizateko ekipamenduek, kirol instalazioek, Interneteko sarbideak eta gune berdeek ere gainditu egin dutela esan daiteke. Aisiako eskaintzak suspenditu du soilik, 4,7arekin.

- Hiritarrek uste dute hiria asko hobetu dela azken bost urteotan
- Donostiak egoera ona du Europako batez bestekoaren aldean
- Hiritarren pertzepzioari buruzko inkesta
- Eranskina. Hiritarren pertzepzioari buruzko inkesta

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria