bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-04-20
Donostia, hiri klasiko baten berrasmatzea, abangoardiazko hirirantz

Kepa Kortak, Donostiako Plan Estrategikoko Zuzendari-koordinatzaileak, “Europako Hiri Ertainak: Garapen Dinamikak eta Hiri-Sareen Gizartean duten funtzioa” deituriko hitzaldia eman zuen Deustuko Unibertsitateak antolatutako Gipuzkoa XXI- Giza-Zientzien Foroan. Donostiaren gainean hitz egin zuen eta hiriak berritu eta modernizatu beharra duela azpimarratu zuen, beti ere kalitatea eta lehiakortasuna bilatuz.

Zoriontasuna eta bizi-kalitatea

Kepa Kortak zioen gure hiriaren garapena bilatzeko beti kontuan izan behar dugula zein den gure azken helburua: zoriontsu bizitzea. Hala, Donostiarentzako bizi-kalitate hobea lorraraziko digun garapena bultzatu behar dugu. Oinarrizko beharrak beteta badaude, hiri batean bizi-kalitatea honakoan datza: hiri-giro atsegina, kalitatezko aisialdi eta kultura eskaintza, hezkuntza sistema ona, segurtasuna, lanpostu duina, gizarte ongizatea lortzeko sistema eraginkorra, garraiobidearen azpiegitura egokiak, ingurugiro baldintza onak etab. izatean.

Abangoardiazko hiria: kalitatea, sormena, berrikuntza, gizarte oreka

Donostiako Plan Estrategikoak Donostiak etorkizunera begira hartu behar duen bidea definitzeko helburuarekin lan egiten du, kalitatea, sormena, berrikuntza eta gizarte oreka bermatuko dituen hiria bilaka dadin. XX. mendetik, Donostiak ekintza kultural ugari garatu eta espazio esanguratsuak berritu ditu (Zinemaldia, Jazzaldia, Klub Nautikoa, Kursaal-a, San Martineko Azoka, Chillida Leku…). Hala ere, bere garaian berritzailea izan zen eredua, dagoeneko ez da halakoa, eta horregatik, abangoardiazko hiri bat berrasmatzeko apustua egin beharra dago, CICC Tabacalera –irudiaren, teknologia berrien, espresio kulturalen eta mundu garaikidearen arazoen inguruan proiekzio internazionala izango duen diziplina anitzeko espazioa- Aquarium-a, Victoria Eugenia Antzokiaren berrikuntza, Miramongo Teknologi Elkartegia edo kirol-kaiaren sorrera bezalako proiektuekin.

Kooperazio Sareak

Lurralde adimentsuak, Alfonso Vegara-ren hitzetan, beste hirien berrikuntzetatik ikasten dakiten lurraldeak dira, ekintza ekonomikoetarako profil lehiakorra dutenak eta gizarte oreka, eta kulturaren eta ingurugiroaren jasangarritasuna bilatzen dutenak.Gakoa garapen glokal-a lortzean datza, hau da, globalki pentsatu eta lokalki jardutean.

Sareen garapena oinarrizkoa eta beharrezkoa da, hirien politika publikoek beren eremu lokalez gaindiko influentzia baitute. Globalizazioren prozesuak, hiri isolatuen gaitasuna gainditzen duen esfortzua eskatzen du. Sareak hiri ertainentzako aukera dira, eta kooperazioa, izatez, behar eta balore bat. Sareek pertsonen eta taldeen arteko loturak, konfiantza eta elkarrekikotasun harremanak, eta espazio publikoekiko eta elkarbizitza arazoekiko inplikazio kolektiboa ekartzen dute. Sareen kudeaketa arrakastaren gakoa izan daiteke.

Borja eta Castells-ek dioten bezala, kolaborazio-sareen helburu nagusia espazio ekonomiko, politiko, demografiko eta lurralde-espazio minimo batzuen finkapena da, eskalako ekonomiak eta aglomerazioak sortzeko, azpiegituren eta ekintzen garapena bultzatzeko, hirugarrenen aurrean “lobby” sistema bat egituratzeko, gero eta informazio gehiago igorriko duen sistema internazional batean murgiltzeko, teknologia eta esperientziak trukatzeko, hiriak jarduera-espazio nagusiagoetan sartzeko etab.

Donostiako Plan Estrategikoa sare hauek bultzatzeko garrantziaz ohartu da, eta horregatik Donostialdeako Hiri-Komunitatean fisikoki lotuta daude herrialdeen arteko harremana bultzatzen du –hirigintzan, mugikortasunean, kulturan, gizarte-arazoetan, zerbitzuetan etab.-eta baita Euskal Eurohiriaren esparruko kolaborazio- loturen hazkundea.

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria