|
2003-08-01
Urgulleko uda ludiko
eta kultur uda
Erakusketa, tailer, eta liburutegi batek
osatzen dute uda honetako eskaintza
Uda honetan ere, Urgull mendian, guztientzako
jarduera ludiko ugari daude, bereziki gazte
eta haurrentzat pentsatuak. Donostiako Udalak
horrelako jarduerak egiten dituen seigarren
urtea da, Urgull donostiar eta bisitariek
gero eta gehiago ezagutu eta goza dezaten.
Azken sei hilabeteotan, bertan antolatutako
jardueratan 250.000 pertsona baino gehiagok
parte hartu dute, hauetako 30.000 pertsonak
pasa den urtean hartu zuten parte.
Dama baterian, haur liburutegi bat jarri da,
haur liburu eta CD-ROM bilduma zabal eta dibertigarri
batekin. Gainera, hemen "ipuinaren ordua",
eta "ordu animatua" egiten dira,
txikienek beren imajinazioa aska dezaten "polizia
eta lapur jarraipen" edo "sorginen
ukendua" bezalako literatur gaiekin.
Pasa den urtean jende ugari izan zen Mota
Gazteluko arma erakusketan, beraz, aurten,
esperientzia errepikatu egin da. Gainera,
"Utzidazu kontatzen" izenburuarekin,
hiriaren historia erakusten duen erakusketa
bat ikus daiteke.
Urgulleko jardueren baitan, gainera, Natur
Txokoa dago, Gobernatzailearen Bateria gunean,
bertan, baserrietako bizitzaren inguruko erakusketa
bikoitz bat dago, baratz eta oilo, untxi,
eta antzarak dituen basetxe batekin, eta Donostiako
parkeen berregitearekin. Gainera, argazkian
ikusten den bezala, haurrak Donostiako Plan
Estrategikoaren publizitate kanpainako "panpina"
batekin jolasean aritu eta ondo pasatzen dute.
Kartoizko "panpina" hau nolabait
iritsi zen mendira, eta txikienek jolaserako
beste elementu bat bezala erabili dute Urgulleko
aisiarako jarduera arratsaldeetan.
|