bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2003-08-26

Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak erreserbatzeko zentrala jarri du martxan bere bulegoetan

Zerbitzu berri horrek atxikita dauden hotel nahiz pentsioetan plazak erreserbatzea ahalbidetzen du

KTEk (Kultur eta Turismo Ekintzetxeak) Euskal Herrian aitzindaria den sistema jarri du abian. Hala, informazio turistikoaren bulegoetan nahiz telefonoz edo Internet bidez ostatu hartzeko erreserba egin daiteke Donostian. Erreserbatzeko zentral horrek datu base informatiko baten bidez funtzionatzen du, eta hala atxikita dauden hoteletan libre daude plazak ematen dira ezagutzera. Behin informazio horren berri izanik, turistak badaki non ostatu hartu eta erreserba gauzatu; hori guztia, gainera, momentuan bertan berresten da.

Zerbitzu berri horren bitartez, KTE azken urteetan turismo eskaeran izan diren aldaketetara egokitu da. Orain arte, maila ezberdineko hogei hotel-establezimendu daude formula berri horri atxikita, eta datozen hilabeteetan kide gehiago izatea espero da.

Sistema hori urte osoan izango da KTEren bulegoetan Reina Regente kalean, baita Pio XII eta Norteko geltokiko informazio-guneetan ere.

  subir
Turista batzuk Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen aurrean.

Turista batzuk Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen aurrean.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria