|
2003-09-30
Donostian izango diren
jardunaldietan, hainbat udaletako hiritarrek
parte hartzen duten plan estrategikoak aztertuko
dira
Jardunaldiak urriaren 8tik 10era bitartean
izango dira Miramar jauregian
Donostiako Miramar jauregian jardunaldiak
izango dira urriaren 8tik 10era bitartean,
eta bertan hainbat udaletako hiritarrek parte
hartzen duten etorkizuneko plan estrategikoak
aztertuko dira; eta horien artean, jakina,
Donostiako Udala izango da.
Jardunaldian 100 bat teknikari, politikari,
unibertsitate irakasle eta auzoetako ordezkarik
hartuko dute parte. Hala, guztia hiru zatitan
egongo da banatuta: aurreneko atalean demokrazia
eta hiritarren parte-hartzea kontzeptuak aztertuko
dira; bigarrenean, berriz, parte-hartzeak
berekin dituen erronken inguruan gogoeta egingo
da; eta, azkenik, hainbat tailerren inguruko
solasaldia izango da.
Hala, Donostiako Udalak Hiritarrek Parte
Harzteko Behatokia ezarri du.
|