|
2004-ko uztaila
PEDRO PALOMO “Quick Glance”
“Idatz daiteke, baita ahots sintetizadore batekin hitz egin ere, jolastu,
liburuak irakurri, musika entzun, Internet bidez nabigatu, txatean ibili eta,
jakina, posta elektronikoa erabili”.
Pedro Palomok diseinaturiko sistemarekin,
ordenagailua kontrola daiteke begiko irisaren
bitartez. Gisa horretan, asmakizun horrekin
Enpresa Ideien Euskal Enpresa Berria 2003
saria erdietsi du. Hala, bada, nori zuzendua
dagoen eta nola dabilen azalduko digu.
Sistema bat diseinatu duzu begiko
irisaren bidez ordenagailua kontrolatzen
duena. Nola funtzionatzen du, zehazki?
Ordenagailu normala da, eramangarria
edo mahai gainekoa, eta infragorrien bi igorgailu
eta kamera txiki batakoplatzen dira. Infragorriak,
oso potentzia gutxikoak izanik, begiari ez
diote inolako kalterik egiten, eta erabiltzailearen
begirantz noratzen dira. Horrek kamerak berak
hartzen dituen islak eragiten ditu begi-ninian.
Ordenagailuak kamerako irudia interpretatzen
du eta erabiltzailea pantailako zein lekutara
begira dagoen kalkulatzen du. Hain zuzen
ere, bertan jartzen da saguaren erakuslea.
Behin
erakuslea nahi den gunean kokaturik, erabiltzaileak
saguaren botoiaren pultsazioa simula dezake,
dela pixkanaka kliskatuz, dela erakuslea denbora-tarte
batez toki jakin batean edukita. Gisa horretan,
gunearen tamaina nahiz saguak gune horretan
iraun behar duen denbora (botoia sakatzeko)
erabiltzaileak berak alda dezake.
Aukera-koadro
laguntzaile baten bidez, eskuineko botoiarekin
ez ezik pultsazio bikoitzarekin ere simula
daiteke: eskuineko botoia sakatu, sakatu eta
herrestan eraman, eta abar. Era berean, sakatzeko
orduan sakatu den gunea handitu daiteke, eta
horren ondorioz errazago klika daiteke nahi
dugun tokian.
Bidea eman dezake are pertsona batekin
komunikatu eta e-mailak bidaltzeko?
Sistemak, azken batean, sagua simulatzen
du, eta edozein programarekin funtzionatzen
du Windowsen. Horrek esan nahi du idatz daitekeela
(pantailako teklatu bat erabiliz, sistema
barne), ahots sintetizadore batekin hitz
egin (hori ere barne hartuta), jolastu, liburuak
irakurri, musika entzun, Internet bidez nabigatu,
txatean ibili eta, jakina, posta elektronikoa
erabili; azken finean edozein aplikazio,
eta komunikatzeko ez ezik informatzeko ere
balio du, ingurunea kontrolatzeko, erabiltzailearen
bizi-kalitatea hobetzeko.
Nori dago zuzendua?
Edozein
arrazoi dela ere, ordenagailua modu konbentzionalean
ezin erabil dezaketenentzat: hasi 6 urtekoetatik
75 dituztenak arte euren arazoekin: Alboko
Esklerosi Amiotrofikoa, Garun Paralisia,
Parkinsona, muineko lesioa… Azken
batean, erabiltzaile potentzial multzoa oso
zabala da. Halaber, komunikaziorako, hezkuntzarako
nahiz entretenimendurako erabiltzen ari da,
besteak beste.
Zein dira Quick Glance erabili ahal
izateko betekizunak?
Betekizun bakarra begiaren mugimenduaren
inguruko kontrolari eustea da, antza pertsona
guztiok baitugu hori, zernahi minusbaliotasun
dugula ere. Betaurreko eta lentillekin ere
erabil daiteke. Gainera, ezaupide informatikoak
ez dira beharrezkoak, ez behintzat komunikatzea
bezalako oinarrizko zereginetarako. Aukera
izan dut ordenagailuak zer koloretakoak ziren
ere ez zekiten pertsonekin aritzeko, eta
orain Internet zale porrokatuak dira.
Teknologia horiAlboko
Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonak
erabiltzen ari dira. Zer-nolako emaitzak
izan ditu esperientzia horrek?
ELArekin
ez ezik, beste minusbaliotasun batzuk dituztenekin
ere ibili gara inguru honetan. Emaitzak
bikainak ari dira izaten. Lehen komunikatzea
ezinezkoa zen haurrekin, orain erreminta
horren bidez ari dira hezten, baita hertsirik
zeuden –mugitu eta
hitz egiteko aukerarik gabe– helduak
ere: orain komunikatu ez ezik, lehen aipatutako
hainbat eta hainbat gauza egin ditzakete,
entretenitu, informatu eta are autonomia
pertsonala izan.
Lehen ekipoak ezarri zirenetik
hilabete batzuk igarota, erabiltzaileek egindako
aurrerapen azkarraren inguruan bada esperientzia
bat. Pertsona guztiak ez doaz erritmo berean,
eta zenbaiti gehiago kostatzen zaie hasieran
erabat kontrolatzea. Hala, erabiltzailea
zenbat eta lasaiago, orduan errazago erabiltzen
da (azken batean, gauzak non gertatzea nahi
dugun begiratzea da besterik gabe). Egia
esan, guztiek egiten dute aurrera estreinako
egunetik, eta praktikatzeak berekin dakar
kontrolatzea. Gainera, sistema hainbat hilabetez
erabiltzen dabiltzanek ezinezkoak diruditen
gauzak egiten dituzte.
Iaz, Enpresa Ideien Euskal
Enpresa Lehiaketan, lehen saria erdietsi
zuen asmakizunak. Aintzatespen horrek zer
ekarri zuen berekin?
Bizi osoa enpresa-zuzendaritzan emanik,
ez nuen uste ezerk harritu nintzakeenik,
baina sari horrek sekulako ilusioa egin zidan,
pizgarria izan zen jendeari helarazten erraza
ez den proiektuan aurrera egiteko. Zeren,
benetan diotsut, ikusi arte ez baita sinesten;
ordenagailua begiaz erabiltzeak kontzeptu
polita ematen du, baina nekez sinets daiteke;
eta egia izan arren, informatikan oso jantziak
direnentzat dela ematen du. Halatan, horrelako
proiektu batek sari hori lortu izanak eta
hedabideetan zabaltzeak sinesgarri izatea
ekarri du berekin, eta hori guztia berretsirik
geratu da erabiltzaileek eurek nola funtzionatzen
duen ikusi ostean; ekipoa probatu eta erabilerraza
nahiz berehalako emaitzak ematen dituela
ikusi ondoren, alegia.
Azkenik, bidezkoa iruditzen
zait finantza-entitate batzuek, bereziki Kutxak,
eman duten laguntza, horrek bidea eman baitigu
zenbait lagunentzat kostua arazoa ez izatea;
orain, beraz, soluzio horretaz gozatzen ari
dira, eta erreferentzia eta adibide dira hainbat
jenderentzat.
|