| 2006-06-21
Etxadi handien patioetan komertzioa sartzea izan da Donostiako Plan Estrategikoak antolatutako lehiaketan boto gehien lortu dituen ideia
Partehartze handia izan du ezaugarri ideia lehiaketak, 150 proposamen baino gehiagorekin. Hiriguneko etxadi handien patioetan komertzioa sartzea, “gida turistiko” izan nahi duten donostiarrak biltzea bisitariei ikuspuntu beroago batetatik beren hiria erakusteko, eta ondasun, zerbitzu eta ezagutzak trukatzeko sistema lokal bat sortzea izan dira gehien bozkatutako ideiak.
Apirilaren 21a mundu mailan Sormenaren Eguna dela eta, Donostiako Plan Estrategikoak, sormenaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustuari jarraituz, ideia-lehiaketa bat antolatu zuen donostiar guztiek etxebizitza, enplegua eta aisialdirako eskaintza hobetzeko ideia sortzaileak proposa zitzaten, hauek izan baitziren aurretik egindako Hiritarren Pertzepzioari buruzko Inkestan gutxien baloratutako alderdiak.
Proposatutako ideiak, hauen gaineko komentarioak eta bozketaren emaitzak Plan Estrategikoaren webgunean ikus daitezke: www.donostiafutura.net . Lehiaketak iraun duen hilabete eta erdian 32.000 pertsonatik gora bisitatu dute web orrialdea, 150 ideia inguru aurkeztu dira eta 800 boto baino gehiago eman dira.
Lehenengo saria Maria Michelena Albisturri dagokio, New York-era bidai bat. “Komertzioa etxadien bihotzean” izan da aurkeztu duen ideia, hiriguneko etxadi handietan komertzio txikia eta aisialdiaren eskaintza suspertzea helburu duena. Etxadi hauek erabilerarik gabe eta egoera tamalgarrian eta kaotikoan daude, eta beraz, orain itxiak eta pribatuak diren leku hauetan berdeguneak sar litezke, eta forma eta tamaina desberdinak eratu denda, jatetxe eta kafeak ezarriz, Europako beste zenbait hirietan egin den bezala. Hainbat komentario idatzi dituzte webgunean ideia honen alde: espazio hauek xarma berezi bat izango lukete, komertzio txikia eta auzoetako bizitza suspertuko litzateke kultura urbanita eta anonimo baten aurrean etab.
Bigarren sariaren irabazlea, iPod bat, Ane Abadía izan da, “Donostia Greeter” ideiarengatik. Turismo eta aisialdirako alternatiba bat proposatzen du bereziki turistikoa den hiri baterako. Donostia beste ikuspuntu batetaik, donostiar baten begietatik erakusteko prest egongo liratekeen donostiarrak elkartzean datza ideia, “gida turistiko” bezala aritzeko. Ideia honek boto asko jaso ditu, baina turismoa ikasi edo profesio bezala dutenen artean langabezia areagotu dezakeela edo erraz ikus daitekeen hiri batetarako beharrezkoa ez dela komentatu duenik ere izan da.
Hirugarren saria, bizikleta bat, Leyre Rodríguez-ek jasoko du, “Donostian SEL bat. Truke Lokaleko Sistema” ideiarengatik. Sistema hau beste herrialde batzuetan erabiltzen da, Frantzia esaterako, ondasunak, zerbitzuak eta ezagutzak trukatzeko “txanpon” lokal baten bidez. Kideek SEL bankuan kontu bat dute eta bertan, fikziozko txanpon batetan laguntzak edo irakaskuntzak kontabilizatzen dira. Adibidez, norbait sukaldaritzan iaioa bada, sukaldaritza ikastaroak ematen ditu doan, eta horregatik fikziozko txanponaren kantitate zehatz bat jasoko du. Kantitate honekin beste zerbitzu bat jaso dezake dohainik, hizkuntzetako ikastaro bat, esate baterako.
Aurkeztutako ideia guztiak Donostiako Plan Estrategikoaren barnean aztertuko dira, eta beren bideragarritasuna eta martxan jartzeko aukera analizatuko da.
- Lehiaketan proposatutako beste ideia batzuk
- Ideien laburpena
|