2007-06-14
Donostia 2007 Global City ferian protagonista
Maiatzak 14 eta 16 bitartean Global City foroaren hirugarren edizioa egin zen Lyonen (Frantzia). Mundu osoko 150 hiritako ordezkariak elkartu ziren eta 46 herrietako 1000 pertsonatik gora bildu ziren gertakari honetan, sektore publikoa, pribatua, adituak, akademikoak, gizarte zibilaren ordezkariak eta komunikabideak bertan izanik.
Donostia formatu berritzailea zuen stand batekin nabarmendu zen, pantaila handia zuen bisitari ugari erakarri zituelarik.
Gertaera honek helarazi nahi duen ideia nagusia hiriek gure planetaren etorkizuneko bizitzan zeregin erabakigarria dutela da eta hirien estrategiak eta politikak garapen jasangarria eta bereziki berotze globalaren kontrako borroka izan behar dutela oinarri da.
Gérard Collomb, Lyoneko alkateak, inauguratu zuen Global City eta gertakari honen merezimendu handia “galdera egokiak egitean datza eta jardutearen beharraz kontziente egiten gaitu” azpimarratu zuen.
Akziora deialdi hau bi adituen hitzaldietan azaldu zen islatua.Nicolas Hulot-ek, Frantziako telebistako ospe handiko kazetaria eta Natura eta Gizakiaren aldeko Nicolas Hulot fundazioko Presidentea, erronka ekologikoak tokiko politiken muinetik aurre egitearen beharra berretsi zuen.
Sir David King-ek, Tony Blair Britaina Handiko Lehen Ministroaren aholkulari zientifikoa, bere aldetik, munduko populazioaren erdia biltzen duten hiri handiek aurrean dituzten mehatsuak azaldu zituen. Eta era berean, hiri hauek CO2 isurketen %80aren eta negutegi efektua duten gasen isurketen %50aren arduradunak dira.
Global City hiriko kudeaketa jasangarriaren praktika onen foro bezala ere balio izan zuen, bertan hiri eredu berritzaileak aztertzeko aukera egon zen. Dongtan (Txina) hiriaren kasua da, munduko lehen hiri ekologikotzat hartzen dena. Dongtan murrizketa ekonomiko, nahiz demografikoetarako hiri jasangarri izendatu dute, 2020rako landa ingurunetik bertaratuko diren 300 milioi pertsonentzat 400 hiri berri eraiki beharko dituen herrialde batentzat. Dongtan, Shangaiko (Txinako hiriburua) hirigintza garapen planaren barruan kokatzen da eta honek, era berean, hau bezalako beste zortzi hiri satelite aurreikusten ditu.
Antzeko ezaugarriak ditu AKADEMIA CITY proiektuak, Errusian, 10 milioi metro karratu baino gehiagoko eko hiria.
Londreseko CO2 isuriketen murrizte akzio planari ere ekin zitzaion. Biofuel-citys programa Gotemburgo, Graz, Lille eta Stockholm moduko hiriekin.
Pantin (Francia), Birmingham (Reino Unido) eta Sant Fosten (España) hartutako energia deszentralizatuen programak eta abar.
Burututako 80 lan taldeetan hiriko birsorkuntzen finantziazioa, kultura ekonomia suspertzeko bitarteko izatea eta integrazio soziala izan ziren aztertutako beste hainbat gai eta tokiko politiken arduradunek duten borondatea eta jakin-mina ideiak bilatu eta eskarmentuak banatzeko agertzen ditu.
Global Cityk, formatu berritzaile baten bidez, maila globalean partehartzaileen artean esperientziak trukatzeko era hobeago baten aukera aurkeztu zuen eta hirien informazio praktikoa erraztu zuen standetan lan bilerak egin, konparazio bilerak antolatu eta txosten magistralak eta abar luze bat eginez.
Donostia Global City feriari buruz informazio gehiago:
- Donostia Global City-n
- Mugikortasun jasangarrian eskusartze nagusiak
- Donostia aldaketa klimatikoaren aurrean |