bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2003-05-02

Stanfordeko unibertsitateak Miramon aukeratu du Europako basea jartzeko, bertan programa teknologiko bat garatuko du

Zientzia eta teknologia alorretan munduan erreferentzi den Stanfordeko (Kalifornia) Unibertsitateak Miramongo Teknologia Parkean ezarri du Europako bere basea. Media X proiektua, jakintza-alor anitzeko ikerketa programa bat, garatuko du Miramonen.

Programa honen bitartez informatika teknologia interaktiboak garatu nahi dituzte herritarrok informatika teknologia berrietara errazago hurbil gaitezen. Proiektu hau, munduko multinazional garrantzitsuenetako batzuk hartuko dute parte- -IBM, Microsoft, Toyota, Philips...-, Manuel Cendoyaren, Miramongo zuzendari orokorraren, esanetan "oso gertaera garrantzitsua da" hemendik aurrera Donostiako parkea nazioarteko abangoardia ikerketa sare baten barruan egongo delako. Gainera, Silicon Valleyrekin dituen harremanak sendotzeko aukera emango dion operazio base bat badu Miramonek Stanfordeko egoitza zentralean.

Media X proiektuarekin teknologia interaktiboaren hurrengo belaunaldia garatu nahi dute. Jostailu interaktiboekin, elkarrizketa-interfazeekin, zenbaketekin edo hizkuntza naturalarekin pertsonok izan ditzagun zailtasunak konpontzea da helburua. Hain zuzen ere, alor ezberdineko teknologietara hurbiltzeko prozesua errazagoa eta naturalagoa egin nahi da.

Mundu mailan proiektu hau garatzeko Stanfordeko unibertsitateak beste egoitza bat ireki du Kyoton (Japonian). Operazioetarako Europako basea Donostian jartzeak badu azalpenik. Hiriak beharrezko diren teknologia eta komunikazio azpiegiturak ditu eta gainera leku atsegina eta abegitsua da programaren proiektu ezberdinetan lan egingo duten zientzialariak eta akademikoak erakartzeko. Stanfordetik, Kyototik eta Miramondik zientzialariek denbora errealean lan egiteko aukera izango dute.

Stanfordeko Unibertsitatean 25 Nobel Sari sortu dira. 1951ean eraiki zen munduko lehen teknologia parkea eta ondoren Silicon Valleya. Bertan Yahoo, Google, Netscape edo Nike bezalako enpresak daude kokatuta.

  subir

Keith Devlin, Stanfordeko Uniberstitatekoa, eta Manuel Cendoya, Miramongo Teknologia Parkearen arduraduna.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria