|
2003-10-29
Irisgarritasuna: Donostiako
Udalak sustaturiko formazio programaren gai
nagusia
Jardunaldiak urriaren 7tik 9ra bitartean
izan dira Goikoa jauregian
Tokiko administrazioetako arduradun eta
teknikoek formazio programa batean hartu dute
parte, honako izenburuarekin: "Irisgarritasuna:
ingurunetik dibertsitatera". Hori guztia
Donostiako Goikoa jauregian egin dute.
Jardunaldi horien helburua sentsibilizatze
ekimenak sustatzea izan da, gisa horretan
minusbaliotasunen bat duten pertsonak "hiritar
guztientzako hirian" integratzeko. Gainera,
gogoeta egin dute irisgarritasuna kontzeptuaren
inguruan, horrek izan ere hiriak beste molde
bat hartzea baitakar, baita hiria osatzen
duten elementuek ere.
Jardunaldietan, Donostiako esperientziaren
berri eman da eta, hala, etxebizitza domatiko
eta egokituak hartu dira ahotan, baita ingurune
teknologikoan irisgarritasuna lortzeko erronkak
ere.
|