|
2006-10-05
Dublin
Docklands Development Authority-ko batzordeak
Donostiako hiri-berrikuntzako prozesuak aztertu
ditu
DDDA-ko (Dublineko Dockland-en Garapenerako
Autoritatea) batzordeak Donostia bisitatu
du hiri-berrikuntzako prozesuak aztertzeko.
Programa Donostiako Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin
(Kepa Korta) eta Pasaiako Badiako Hiri-Berrikuntzaren
Plan Estrategikoarenarekin (Eduardo Miera)
hasi da. Ondoren, hirian zehar ibilbidea egin
da eta Pasaiako Badia, Chillida Leku, Kursaal
Batzar Jauregia eta San Martín Zentro
Komertziala bisitatu dira.
Kepa Korta- Donostiako Plan Estrategikoaren
aurkezpena
Kepa
Kortak aurkezpen hasieran gure hiriaren garapenean
nahi dugun azken helburua zein den: hiritarren
zoriontasuna lortzea. Oinarri hau kontuan
izanik, Donostiarentzako bizi-kalitate hobea
lortzeko baldintzak Garate behar dira. Oinarrizko
beharrak beteta badaude, hiri batean bizi-kalitatea
honakoan datza: hiri-giro atsegina, kalitatezko
aisialdi eta kultura eskaintza, hezkuntza
sistema ona, segurtasuna, lanpostu duina,
gizarte ongizatea lortzeko sistema eraginkorra,
garraiobidearen azpiegitura egokiak, ingurugiro
baldintza onak etab. izatean.
Europar testuingurua
Kepa Kortak Donostia europar testuinguruan
kokatu du. Donostiaren kokapena interesgarria
da komunikazioei dagokienez, eta erreferentziazkoak
izan daitezkeen proiektuak dituzten hiriak
identifikatu eta lankidetzak lortu behar ditu.
Sareak oinarrizko harreman-iturriak dira.
Elkarreraginerako sareek harremanak sortzen
dituzte, elkarrekikotasunekoak, konfiantza-harremanak,
espazio publikoetan eta elkarbizitzak sortzen
dituen arazoetan taldean parte-hartzeko harremanak
(lankidetza-lehia). Testuinguru honetan, ezinbestekoa
da Donostiak Eurohirian lankidetza-harremanak
areagotzea, muga-zonek eskainitako aukerak
aprobetxatuz.
Hiria berrasmatzea:
Donostiak Plan Estrategiko bat diseinatu
du izan nahi duen hiria izatera iristeko.
4 ardatzetan egituratzen da: Kalitatearen
Hiria, Sormenaren eta Berrikuntzaren Hiria,
Pertsonen Hiria eta Erlazionaturiko Hiria.
Donostiaren historia errepasatu ondoren, hiriaren
transformazioa azaldu da, Donostiak garai
berriei aurre egiteko eta turismoa erakartzeko
egindako aldaketak eta berrikuntzak. XX. mendetik,
Donostiak ekintza kultural ugari garatu eta
espazio esanguratsuak berritu ditu (Zinemaldia,
Jazzaldia, Klub Nautikoa, Kursaal-a, San Martineko
Azoka, Chillida Leku
). Hala ere, bere
garaian berritzailea izan zen eredua, dagoeneko
ez da halakoa, eta horregatik, abangoardiazko
hiri bat berrasmatzeko apustua egin beharra
dago, CICC Tabacalera -irudiaren, teknologia
berrien (bioteknologia, mikroteknologia
),
espresio kulturalen eta mundu garaikidearen
arazoen inguruan proiekzio internazionala
izango duen diziplina anitzeko espazioa- Aquarium-a,
Victoria Eugenia Antzokiaren berrikuntza,
Miramongo Teknologi Elkartegia edo kirol-kaiaren
sorrera bezalako proiektuekin.
Eduardo Miera - Pasaiako Badiaren Hiri Berritzearen Plan Estrategikoaren aurkezpena
Lurralde Testuingurua: kokapen estrategikoa
Pasaiako Badia kokapen estrategiko batean aurkitzen da. Donostia, Baiona, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Santander edo Logroño bezalako hiriek inguratzen dute. Etorkizun laburrean, abiadura handiko trenarekin eta kapazitate handiko errepide sare batekin konektatuta egongo da gainera.
1997ko Otsailean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu Zuzendaritzak premiazko eskusartzea behar zuten bi gune definitu zituen: Bilboko ezkerraldea eta Pasaiako Badia. Pasaiak populazioaren zahartze kezkagarriari egin behar dio aurre (azken urteotan larriagotzen joan da gainera), baita egitura ekonomikoaren aldaketei ere (eredu tradizionalean aldaketak: inportazioek portuaren jardueren %80 suposatzen du, trafikoaren %56,9 siderurgiako produktuek osatzen dute, burdinaren txatarrak merkantzia maneiatuena izaten jarraitzen du, automobilen trafikoa ere handituz, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuek, elikagai eta arrantzarekin behera eginik).
Etor Elkartea: Hautemandako diagnosia
Pasaiako Badia eta bere inguruaren etorkizunaren alorrean, iritzi eta jarrera ezberdinak detektatzeko, galdeketa bat egin da, Birgaitze Urbanoaren prozesua bideratzeko. Horrela baloratu dira, badiaren etorkizunerako aukera estrategikoak
- Gaur egungo egoera (%33,7)
-
Hiriko Portua (%37)
-
Portu Mistoa (%45,8)
-
Kanpoko Portua (%56,4)
Badia Berri 2010 Hirigintza Birgaitzeko Programa Estrategikoa
Badia Berri 2010 Hirigintza Birgaitzeko Programa Estrategikoan jasotzen diren puntuak honakoak dira: Donostialdeako “ekoboulebard” delakoa (garraio kolektiboa, jasangarritasuna, oinezkoentzako eta bizikletentzako sarea, teknologia garbien azken belaunaldia eta abar sustatu nahi diren Donostiatik Pasaiako Badiaraino doan korridorea), Asmoa zera da, proiektuan (Herrerako zentralitate berriaren eremua), itsasoko plaza eta auditorioa, modu anitzeko geltokia, mendi-mazelako parkeak, badiako Jauregia, arrantzarako instalakuntzen lekualdatzea, San Pedroko itsasoko pasioa, itsasoaren eta energien museoa, Marina eta Bokaleko hondartzak, Donibane Tokia, Bordalaborda, la “Central” bezala ezaguturiko gunea, Lezoko kaiak eta Itsas Garraio Sistema (IGS) aurrera ateratzea.
Paul Maloney - DDDAko buruzagi exekutiboa
Zer iruditu zaizu Donostia eta bere Plan Estrategikoa? Zein parekotasun ikusten duzu Dublinekin?
Donostiako sekulako herentzia duela uste dut: badia eder bat eta sekulako eraikinak. Eraikinak berritu eta teknologia eta ideia berriak sortzen badituzue, perfektua izango da. Pasaiako Portua mugitzeko ideiarekin ere, txundituta nago.
Dublinekin alderatzen baduzu, han eraispen gehiago dauzkagu; eta horregatik, askatasun handiagoa dugu baita ere, arkitektura berria sartzerako unean, eraikin zaharrak birgaitu beharrean
|