2008ko
Urria
DROko zuzendaria den Marcos
Simón eta Biobideko zuzendari nagusia, Idoia Ruiz
de Azuarekin elkarrizketa
ELKARRIZKETA: BI ADITU AURREZ AURRE
Donostiako sektore bioteknologikoak osasun itzela duela bistan da. Azken urteotan
modu adierazgarrian hazi da Miramon Teknologia Parkean, bio sektoreko enpresen
kontzentrazioa.
Alor honetan erreferente diren bi enpresa BIOBIDE eta DRO BIOSISTEMS dira.
BIOBIDE,farmakoen test masiboetan gune aurreratua da. Medikamenduak
garatzeko arrain zebren erabileran aitzindaria, ezinbesteko bi elementu, BIOTEKNOLOGIA
eta AUTOMATIZAZIOA, dituen plataforma teknologiko baten inguruan egituratuta
dago.
2005ean sektore publikoa eta pribatuaren arteko lanari esker eratua, Biobidek
bihotz-hodietako patologiak, hezurretako gaixotasunak eta minbiziari aurre
egiten ari da lanean.
DRO enpresak plasmidoak fabrikatu eta merkaturatzen ditu,
bektore geniko mota bat, ikerketa taldeei, bioteknologia enpresei eta labotaregi
farmazeutikoei zuzendutako merkatuarekin.
2003an “Enpresaritza Ideia” onenaren Toribio Etxebarria Lehen Saria
jaso zuen.
Bi erakundeetako zuzendari gorenekin, DROko zuzendaria den Marcos
Simón eta Biobideko zuzendari nagusia, Idoia Ruiz
de Azuarekin solasean aritu gara, hau eta bestea komentatuz.
-Nola ikusten duzu datorren hamarkadan Donostiako sektore bioteknologikoaren
etorkizuna?
Marcos Simón
-Sektoreak Donostian duen etorkizuna prometagarria da. Bioteknologiak
aplikatzen dituzten enpresa berriak ari dira agertzen eta duela urte batzuk
hastapenetan zeuden enpresak, orain sendotzen ari dira. Sektoreko enpresak
ikerketa talde eta enpresekin elkarlan sareak egituratzen ari dira, baita
fundazio, ospitale eta teknologia guneen artean ere eta kaleko jendea gero
eta gehiago jabetzen da, berrikuntza ekonomikoan bioteknologien aplikazioak
daukan indar handiaz. Inbertitzaileek gainera, garapen geldoko enpresa hauetan
ezinbeteko papera jokatzen dute eta konfiantza irabazten ari dira, inbertsioak
bueltatuko diren promesa bete egiten delako, ondorioz, proiekzio luzeko asmo
handiko proiektuentzat egoera faborgarri bat agertzen da.
Idoia Ruiz de Azua
-Bioteknologia, Gobernu eta Erakunde guztietako politikariak agenda eta programa
orotan ezartzen ari diren bide estrategikoa da bioteknologia.
Eusko Jaurlaritzaren 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak adierazten
duen bezala, berrikuntza eta bioteknologian oinarritutako eraldaketa berri
bat jorratu behar dugu, Plan honen barruan osasunean, elikaduran, ingurumenean
eta sektore helduen lehiakortasunean hobetzen laguntzeko garaian izan dezakeen
eraginagatik. Azken finean, garapen jasangarriari eta gizarte ongizateari
egiten dien ekarpenagatik.
Fokapen hau barneratuta, ezinbestekoa da sektore bioteknologikoari behar
dituen baliabideak eta laguntzak eskaintzea, bere garapenean modu positiboan
eragiten duten aspektu guztietan eskusartuz:
Hezkuntza, Ezagutza eta Ikerketa
Finantziazio iturriak
Nazioartekotzea
Unibertsitate, teknologia eta ikerketa gune, enpresa, bezero eta abarren
artean.
-Zein uste duzu izan behar duela erantzun instituzionala alor honetan?
MARCOS SIMÓN
-Instituzioek inongo erreserbarik gabe babestu behar dute sektore bioteknologikoa.
Bioteknologiak hainbat aplikazio ditu, ez bakarrik alor soziosaniotarioarekin
zerikusia dutenak, beste hainbat sektoretan ere, hobekuntzak egin ditzake.
Bioteknologia eta orokorrean berrikunzta bultzatzea, uko egiterik ez dugun
etorkizuneko inbertsio segurua da. Hala ere, sektore honen bultzada alboratzeak,
industria berriek harremanetan sartzeko eta proiektu berritzaileetarako kolaboratzaileak
aurkitzeko berrikuntza poloen gertutasuna duten beste eremu metropolitanoekiko
desabantailan jarriko luke.
Sektorea indarberritzeko, beharrezkoa da instituzioek proiektu berriak erakarri
eta hemen sortzen direnak kanpora joatea saihesteko, beren eskuetan dagoen
guztia egitea. Baina benetan garrantzitsua da baita ere proiektu horiek,
ezarri ondoren, sendotzea, nazioartekotzea eta maila globalean harreman eta
kolaborazio sareak lantzea, kanpotik berrikuntza fluxu etengabea lortu eta
tokiko sektoreko produktu eta zerbitzuei irtenbidea emateko.
IDOIA RUIZ DE AZUA
-Argi dago, trebakuntza, ikerketa eta erakunde ezberdinen arteko elkarlana,
faktore hauen gaineko eskusartze azkar eta etengabeak, Europa, estatuko,
erkidegoko eta tokiko politika eta eskusartze ezberdinen arteko koordinazioa
politiken adostasuna eskatzen duela.
Donostiako Udala bazkide duen Donostiako Teknologia Parkea tokiko instituzioek
estrategia globalenekin duen konpromisoaren eredu da.
Parkearen misioak berak adierazten duenez, ikuspuntu teknologikotik begiratuta,
proiektu aurreratuen eraketan indarra duten agente ekonomikoei gerturatzen
zaizkien espazio bat sortu da, hauen artean unibertsitateak, teknologia guneak
eta eduki teknologikoa duten enpresak, kokapen eta azpiegitura egokiak eskainiz,
horrekin ezagutza trukaketa eragin eta lurraldean enplegu eta aberastasuna
sor dezaketen enpresaritza proiektuak gauzatzeko.
Ezarri ditugun helburuen askogurak epe luzera ikuspegia eskatzen du eta arrakasta
ziurtatzeko, inguru jakin bateko agente ezberdinei, ideiak hazi daitezkeen
inguru bat eman behar zaie. Azken finean, arriskuak hartu behar direla
onartu eta fruituak ikusten denbora pasako denez jabetzea.
-Donostiak zein abantaila eta desabantaila dituela uste duzu, bioteknologiak
garatzeko nukleo gisa?
MARCOS SIMON
-Donostiak bioteknologien garapenerako eskaintzen duen abantaila bat inguru
metropolitanoko zonalde pribilegiatu batean, enpresak sortu, nahiz teknologiak
eta produktuak garatzerako unean, proiektu handietan parte hartzen duten aktore
ezberdinen kontzentrazioa da.
Modu honetan, 7 km eskasean unibertsitateak, Donostiako Teknologia Parkeari
lotutako ikerketan bikaintasun gunean topatzen dira, bioteknologien garapenean
enpresa eta teknologia gune aktiboekin eta modu aktiboan ere inplikatuta dauden
eta terapia berrien garapenerako bioteknologia aplikatzen duten bi ospitalerekin.
Hala ere, Donostiak bi desabantaila handi ditu sektorearen garapenerako. Bat
zera da, bidaiak zailtzen dituen Donostiatik eta Donostiarainoko komunikazioa.
Eta bestea, mota ezberdineko arrazoien faltan, bere karrera profesionala garatzeko,
jarduera ekonomiko handiagoa duen lekuetara joaten den langileria falta da.
IDOIA RUIZ DE AZUA
-Udal alorretan ematen den pertsonen arteko gertutasunak eta pertsona-hiria
eguneroko interakzioak aukera ugari sortzen dituzte, ez kultur aldaketaren
beharra igortzeko bakarrik, gauzatzeko ere bai.
Batzar eta beste medioen bidez, bioteknologia alorreko ezagutza, ekimen eta
lorpenen difusioa, gure komunitatera zientzialari berriak gerturatuz eta beren
harreman kapitala handituz, Donostiak ezaugarri dituen kultur tradizioarekin
bat datorren hiri izatea eta mentalitate europazalearen irudia sortuz. |