|
2009-06-09
Biobide, protagonista Bioatlanta 2009n
Biobide, botika berrien testaketa masiboko enpresa donostiarrak BIO BUZZ saria jaso berri du. Sari honek aukera handiko enpresa bioteknikoa dela adierazten du, baita saria emateko garaian baloratutako baldintza guztiak betetzen dituela ere: teknologia berria, konpainiaren aurkezpena eta ideien sendotasuna.
Munduko lau enpresek bakarrik jaso dute aurten eta Estatu Batuetan maiatzak 18 eta 21 artean egindako BioAtlanta azokaren barruan errekonozimendu hau lortzeak, Biobideko I+G-eko Kudeaketako Zuzendaria den Arantza Murianak Bio Business Forum-ean azaltzea egin du.
“Zebra Arrainean Kardiokutxaketa” hitzaldiak Biobidek egiten duen lana azaltzeko balio izan zuen eta ezin zuen espazio hoberik izan, BioAtlantak mundu mailan lider diren enpresa ugari biltzen ditu eta. Azoka honek pabilioi espainiar baten presentzia izan zuen eta bertan bioeskualde euskaldunaren partaidetza esanguratsua izan zuen.
 |
Biobide botika berrien testaketa masibo automatizatuko bioteknologia alorrean enpresa aitzindaria da. Bilatzen duen helburua zera da, merkatuan testaketa kontzeptu ezberdin bat txertatzea, zebra arraina erabiliz. Horretarako, konpainia gipuzkoarrak instalakuntza modernoak ditu Miramon Teknologia Parkean eta 150.000 arrain zebrentzat lekua duen hazitegi bat.
Biobide zorionekoa da orain, izan ere, BIO Buzz saria irabazteaz gain, duela gutxi Laborategiko Praktika onen ziurtagiria edo BPL’s delakoa lortu du duela gutxi. Ziurtagiri honek Biobide SL enpresan arrain zebraren inguruan egindako kutsadura eta eraginkortasun azterketak AEMPS, EMEA eta FDA bezalako erakunde arautzaileetan erregistro eskaerarako erabili daitezkeela ziurtatzen du.
Urtero AEBetan egiten den BioAtlanta konbentzioa industria bioteknologikoaren nazioarteko topaketarik handiena da eta lehen aldiz, edizio honetan, Espainiako bioteknologiak pabilioi propioa izan du bioeskualdeka banatua, Andaluzia, Katalunia, Madril eta Euskadiren presentziarekin.
|
 |
 |
BioAtlantak Amerikako Estatu Batuetako merkatuarentzat banaketa kanalak eta harreman komertzialak nahi dituztenen sektoreko profesionalak jasotzen ditu. Azokak iraun zuen lau egunetan, industrian eragina duten joera nagusien inguruko informazioa ematen zuen hitzaldi eta mintegi programa zabal bat izan zen.
Biozientzien euskal sektorea standa zuten zortzi enpresek ordezkatzen zuten pabilioian, hauen artean, bi donostiar izanik, Dro Biosystems eta Biobide saritua.
Euskadiko biozientzien sektorea 1.500 pertsonei lana ematen dien 70 enpresa baino gehiagok osatzen dute eta 300 milioi eurotik gorako fakturazioa dauka. Enpresaritza alorrak merkatuetan konpainia liderrak ditu bere ordezkarien artean, besteak beste medikuntza pertsonalizatua, bioinformatika eta inplantologian. Horrela, Euskadiko biozientziak euskal sozioekonomian eta estatu mailan espazio esanguratsua betetzera pasa da.
|
 |
|