bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-06-09
Plan Estrategikoa hemen egon zen...

Plan Estrategikoa etengabe dabil erakunde publiko eta sektore ezberdineko erakundeekin elkarlan estuan. Honek interes handiko ekitaldi, bilera, hitzaldi, batzar eta abarretan partehartzea ahalbidetu dio.
Hauek dira Donostiako Plan Estrategikoa bertaratu den foroetako bakar batzuk.

Etorkizunaren inguruko Nazioarteko II. Foroa.
OPTI Fundazioa Maiatzak 28

SEGCIBen XVIII. Jardunaldiak (Ikerketaren Kalitatearen Bermearen Espainiako Elkartea) Miramar Jauregian izan ziren eta Marisol Garmendia, Plan Estrategikoko zinegotziaren partaidetza izan zuten.
Donostia.
Maiatzak 14-15.

JAIZKIBIAren gogoeta estrategikoaren prozesurako EASW tailerretan Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariaren partaidetza izan zen lan taldeetan.
Pasaia.
Maiatzak 11
Euskal Eurohiriak, liburu zuriaren berrikuskapen prozesuan, bere “barruko mugikortasun eta garraio batzordea” burutu zuen, Donostiako Plan Estrategikoaren partaidetzarekin.
Donostia
Baiona
Martxoak 27

Gipuzkoako Ganberak entregatu zituen Zerbitzuetako Industria eta Enpresen XVII. Sariek Grupo Calcinor-eko Juan Jesús Santa Cruz-en lana errekonozitu zuten “urteko enpresari” gisa.
Donostia.
Apirilak 24.

Donostia 2016k hautagaitzaren indar ideia eta ardatza tematikoen aurkepzena egin zuen Tabakaleran, ekitaldi jendetsu batean.
Donostia.
Apirila.
VII Eurogap Foroa Kursaalean izan zen Mario Alonso Puig izen handiko doktorearen presentziarekin, “Sormena eta Neurobiologia: prozesu sortzailean burmuinaren funtzionamenduaren hobekuntzarako gakoak” hitzaldiarekin.
Donostia
Apirilak 23

Elkargiko Bazkideen Batzar Nagusia eta bere XX. Enpresaritza topaketa Kursaalean antolatu ziren “Krisitik irtengo gara! Nola eta noiz”
Donostia.
Martxoak 26.

Plan Estrategikoak Donostiako Orfeoiaren Espazio Eszeniko berriaren sorreraren inguruan burututako gogoeta prozesuan parte hartu du, Miramon Teknologia Parkea bezalako gune berezi batean instalakuntza berri bat eraikitzeko asmoarekin.
Donostia
Martxoa Orfeoiaren logoa
Datorren azaroan Gipuzkoako hiriburuak “Donostia Gastronomika” Nazioarteko Batzar Gastronomikoa jasoko du, Europa mailan sektoreko garrantzitsuena eta hirira izen handieneko chefak dakartzana. Aurkezpena Donostiako Aquariumean izan zen.
Donostia
Martxoa

Donostia 2016k azken hilabeteotan gizarte eta kultur agente ezberdinek emandako ideien Itzultze Jardunaldia burutu zuen Victoria Eugenia Antzokian.
Donostia.
Martxoa.
Irun 2020 Plan Estrategikoa errealitate bat da jada. Bi hirien arteko elkarlana sustatu eta bultzatzea ezinbesteko helburua da eta bertan murgilduta gaude.
Irun.
Martxoa.

Sukaldeko elkarrizketak sukaldariek sukaldarientzat egindako mundu mailako batzarrak sekulako arrakasta lortu zuen bere bigarren edizioan, mundu osotik heldutako sukaldari, zientzialari, filosofo eta abarren presentziarekin.
Donostia
Martxoak 16-17
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria