bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-06-09
Plan Estrategikoa Bruselan, “Donostia 2016” hautagaitza babesten

Pasa den maiatzean Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen egoitzan, Odon Elorza Donostiako alkatea eta María Jesús Aranburu, kultur diputatua buru zituen ekitaldian.
Donostiako ordezkaritza batek ere ekitaldian parte hartu zuen, Hautagaitzako eta Plan Estrategikoko zinegotzi delegatua den, Marisol Garmendia, Hautagaitzako bulegoko arduraduna den , Edorta Azpiazu eta Donostiako Plan Estrategikoko Zuzendaria den Kepa Kortaren presentziarekin. Europako hiriburuan aurkezpena egitea “Donostia 2016” hautagaitzentzat nazioarteko proiekzioan lehendabiziko pausoetako bat izan zen. Honek ezagutzera ematen jarraituko du, baita Europa eta mundu mailan laguntza eta babesak jasotzen ere, Europa osoko hiri eta kultur agenteekin eta Atlantikoko bi aldeetan sareko lana sendotzen joateaz gain.

“Beste kultur instalakuntzen artean, Guggenheim, Tabakalera, Musikene, Artium, San Telmo, Baionako Museoak, edota Miarritzeko Baletaren indarra batzea, kandidatura honek duen indar nagusienetakoa da”, Odon Elorzak Bruselako topaketan adierazi zuenez.

Ekitaldira Europako hainbat eskualdetako ordezkariak gonbidatu zituzten, Bruselan presentzia duten beste autonomia erkidegoko ordezkari, Europako erakundeetako goi-kargu, komisario europar, europarlamentari, hiri komunitarioan bizi diren euskaldun eta komunikabideetako ordezkariekin batera.

Aurkezpen publikoaren ondoren, Europar Batzordeak antolatuta, Europako hiri guztiekin lan jardunaldi bat burutu zen.
Aipatutako bilera informatiboan, Odile Quintin, Batzordeko Hezkuntza eta Kultura zuzendari nagusiak parte hartu zuen, komunitateko beste aginpide batzuekin, jada Europako kultur hiriburu izan diren beste hainbat hiritako ordezkariekin batera, hala nola, Liverpool eta Stavanger (2008), Lille (2004), Luxenburgo (2007), Linz (2009) eta datozen urteotarako hautatu dituzten beste batzuk, hau da, Essen (2010), Tallin eta Turuku (2011).
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria