bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-06-09
Plan Estrategikoa CIDEUren urteroko XVII. Batzarrean

Pasa den apirilean, Donostia hiri kide den CIDEUren (Hiri Garapen Estrategikoaren Gune Iberoamerikarra) urteroko XVII. Batzarra izan zen Rosarion (Argentina).
Biltzarrera Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria bertaratu zen; Zuatzuko Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloaren proiektua ezagutzera eman zuen, “Tokiko ekonomiaren garapenerako azpiegiturak” titulua zuen lan mahaiaren testuinguruan.

Kortak indar berezia egin zuen Donostiak eta bere inguru metropolitarrak ikus-entzunezko industriaren erreferentzia bilakatzeko egin duen apustuan, sormenarentzat (Tabakalera ) eta hazteko gaitasun handia duten teknologikoki aurreratuak diren enpresaritza sektoreentzat (Zuatzuko Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa), edota sektoreari lotutako industrialak,( Zinealdea ) espazioak sortuz.

Bestalde, Zuatzuko Ikus-entzunezko Berrikuntza Polo honek, sinergiak aprobetxatu eta sortuz eta sormena bultzatuz, enpresen kontzentrazioa eta elkarlana errazterako garaian izango duen garrantzia nabarmendu zuen.
CIDEUren XVII. batzarrak hiru egun iraun zuen eta Rosarioko Deklarazioa onartzeko balio izan zuen; honek, besteak beste, azpimarratzen duena zera da, “Estatu eta Nazioetako gobernuek, enplegua eta lan merkatuen inguruko eskuduntza guztiak izanik, balibideak erraztu behar dituzte, hiriak aldaketa sozial eta demografikotik, aldaketa klimatikoaren kontrako borroka eta jasangarritasuna bilatzetik eta ezagutzaren ekonomiatik datozkigun enplegu aukera berriak identifikatu eta ustiatzeko”. “Enplegu berri hauek hirian ezarritako enpresa txiki eta ertainak indartu behar dituzte eta pentsamolde ekintzailea duten pertsonez lagunduta joan beharko lukete. Kulturak sortu eta dinamizatzen dituen hiriak talentua kontserbatu eta erakarri beharko luke, baita eskolatik gazteek ekiteko lanbideari balioa eman, ikasi eta praktikatzea sustatu ere".
Manifestuak hala dio azken lerroetan, “jabetu gara gure hirietan, etorkizuna imajinatzeko beharra dagoela, estrategikoki pentsatuz, hautsita heldu ez dadin. Aldaketa garaiak garai ezberdin bati lekua egiten dionean, ezinbestekoa da krisiaren aurretik planifikatutakoa eguneratzea, gertatzen ari denaren garrantzia eta sakontasuna kontuan hartuko duten elementu zuzentzaileak txertatuz, horrela, imajinatzen jakin eta aukerak ongi aprobetxatu izanagatik, tuneleko irteeran hiritar guztiei bizi-kalitate hobea emango dien hiria aurki dezagun”.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria