bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-06-09
2020 Plan Estrategikoa aurrera doa

2008an, 2020 Plan Estrategikoaren gogoeta prozesua hasi zen eta honek bultzada nabarmena jaso du azken hilabeteotan.
Orduan, prozesuaren hasieran, Batzorde Delegatu berri bat eratu zen Hiriko Gizarte Kontseiluaren eremuan eta Cristina Uriarte, EHUko Errektoreordea Presidentea eta Jose Miguel Ayerza, ADEGIko Idazkari Nagusia Presidenteordea, buru izanik.

Urte honetan zehar, Batzorde Delegatuak aldizkako bilerak egin ditu hilero eta hauetan 2020 Plan Estrategikoaren oinarrizko elementu gisa balioko duten dokumentuen onarpenean aurrera egin da.

Horrela, Batzordeak hiriaren bizi-kalitatean eragina duten faktore ezberdinak aztertzea helburu duen Diagnosi Dokumentuan lan egin du, Donostiaren egoera eta garapenaren parametro garrantzitsuenak ezartzeko helburuarekin.

Balio handiko beste dokumentu bat Donostian, hiritarrek hiriaren bizi-kalitatea eta bere proiektu estrategikoen inguruan balorazioa egiteko tresna gisa balio duen 2008ko irailean egindako Hiritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta da.

Azkenik, lanerako beste dokumentu garrantzitsu bat mehatxuak eta aukerak identifikatu eta 2020 inguruan gure Hiriaren etorkizuneko eszenatokiak diseinatzea ahalbidetzen duen Joeren Azterketa da. Honek 2020an izango dugun hiria identifikatzea ahalbidetzen du.
Azken urte honetan, Plan Estrategikoko Batzorde Delegatua, Batzordeko kide direnen egoitza ezberdinetan bildu da.
Horrela, lan jardunaldiak Gipuzkoako Errektoreordetzako Campusean, Gipuzkoako Ganberan, Foru Aldundian, Zientziaren Kutxagunean, edota Adegiren egoitzan, egin dira, besteak beste, erakundeen eta publiko-pribatuaren arteko lankidetza errealitate bihurtu dela argi utziz, Donostia izan nahi dugun lekura heldu dadin ezinbestekoa izanik.

Datozen asteotan, behin apustuaren eszenatokia identifikatu ondoren, 2010eko Plan Estrategikoaren oinarrian aukeratutako ardatz estrategiko nagusiak ezarriko dira eta lan taldeen eraketa egingo da. Ondorioz, prozesu handi bat irekitzen da une honetan, 2016an Europako kultur hiriburu izateko hautagaitzaren ardatz nagusien garapenarekin bat eginik, “hiritarren energia” eztanda batean, dudarik gabe, Donostiak duen balore nagusia. Hiritarren partaidetzarekin, 2016ko Donostia berezi bat eraikitzeko aukera dago, bertan, gure hiria, dituen baloreei esker Europan identifikatuz.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria