bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-09-14
“Euskadi, profesional berritzaile eta sortzaileen herria”.

Egun bizi dugun krisia eta honi sormenarekin eta izaera ekintzaile dosi handien ekarpenarekin aurre egin beharra, Donostiako Plan Estrategikoak eta Bilbao Metropoli 30-ek “Euskadi, profesional berritzaile eta sortzaileen herria” titulupean antolatutako ikastaroan agerian zeuden gaiak izan ziren. Ikastaroa abuztuak 27 eta 28an izan zen Donostiako Miramar Jauregian eta hainbat txostengile garrantzitsu izan zituen, hala nola, Irizar-eko koordinatzaile nagusi izandako eta gaur egun Koldo-2k Emocionando, SL, bere aholkularitza propioa zuzentzen duen Koldo Saratxaga, Andoni Zubizarreta atezain ohia eta makeateam, Giza-baliabide eta Hezkuntza aholkularitzaren fundatzaileetako bat eta José Miguel Ayerza, ADEGIko presidentea eta Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidenteordea, besteak beste.
Hitzaldi zikloa gar handia piztu zuen hitzordu lasai bilakatu zen eta txostengile eta bertaratutako publikoaren arteko debate une interesgarriak suertatu ziren.

Koldo Saratxagaren hitzaldiak indarra eta dinamismoa zituen nonahi. 1997an Espainian Urteko Ekintzailea eta Gipuzkoan Urteko Enpresaria izan zena, egungo enpresaritza erakundeen ereduan aldaketa sakonak egitearen alde agertu zen, askatasuna gailenduko den hezkuntza eredu berri baten eskutik.
“Pertsonak libreak al dira egungo erakundeetan?" titulupean "iraganeko topikoetatik, geldiarazten gaituzten paradigmetatik ihes nola egin eta hasten ari den edo hastea behar dugun garai berrirako oinarriak jartzen saiatzea” kontzeptuen inguruan zuen iritzia adierazi zuen. Bere hitzaldiaren oinarria zera izan zen, “askatasuna hitzak gordetzen duen kontzeptu zabala, pertsona eta naturarekin benetan bidezkoa den mundu bat lortzeko aukera handia bilakatu behar da”.

“Atezaina: berrikuntza milimetrotan” izan zen Andoni Zubizarreta, Bartzelona taldeko atezain ohiaren hitzaldiaren titulua. Jorge Valdano eta Juan Antonio Corbalán lagun dituela, makeateam-eko fundatzaileetako bat da, kirol munduko esperientziak enpresaritza mundura bideratzean datzan “management+kirola” kontzeptua ikur izanik, 1999an jaio zen Giza-bliabide eta Hezkuntza aholkularitza.
Hitzaldian zehar, Zubizarretak ideia bat garatu zuen, berritzailez osaturiko goi-errendimenduko talde bat posible dela, are gehiago, kudeaketa egokia bada, gomendagarria ere badela lor daitezkeen emaitzei begira.
“Gaur egun asko hitz egiten da mugikortasun funtzional, generalista, diziplina anitzeko ikuspuntu, ikuspegi global eta abarrei buruz. Baina zenbait kasutan nahastu egiten dira generalismoak abstrakzio etereoekin, diziplina aniztasuna dispertsioa, distrazioa eta difuminazioarekin”, Zubizarretaren hitzetan.
José Miguel Ayerza, ADEGIko presidentea eta Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidenteordeak, “eraldaketa, sormena, berrikuntzaren alde dugun jarrera positiboak" duen garrantzia nabarmendu zuen, baina “jarrerak GUZTIONA izan behar du, sormena gizabanako bakarra, konplexua eta errealitatetik, nahiz lotzen duten paradigmetatik urrun dagoenarekin”.
Ayerzak beste gauza bat ere azpimarratu zuen, "garai berrietarako espazio komunak lantzearen beharra, taldeko lanean egin behar dugun norberaren lanaren bidez, gure erakundeak sinfonia eta jazza nahasten dituen eredu komun eraldatuz. Hau da, sormena enpresaren helburu estrategikoen menpe, jazz musikariaren inprobisazio sortzailea, orkestra zuzendariak ezarritako lehentasunei begiratuta."
Elena Gutiérrez Pérez del Notario Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Departamenduko Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari izan da, baita Informazioaren Gizartean Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren aholkulari eta Informazioaren Gizartean Euskadi Planaren koordinatzailea.

“Sormena, faktore kritikoa profesionalen lehiakortasunerako” hitzaldiak “sormen” terminoak izan ditzakeen definizioen oinarria izan zuen abiapuntu.
Sormena: sortzeko gaitasunari deitzen zaio, sortzeko ahalmenari (Iturria: Gazteleraren Errege Akademia) Sormena: boligrafo orriarekin idazten dugunean (Iturria: pertsona sortzaile bat).
Gutiérrez Pérez del Notarioren iritziz, existitzen ez dena imajinatu eta sortzean datza. Eta nola imajinatuko dut existitzen ez dena?
Zaila, dudarik gabe, ezinezkoa dela ez esateagatik, gure gaitasunetako batzuk bakarrik erabiltzen baditugu, hau da, gure garun ezkerra, gure alde arrazionala, aztertu, prozesatu eta erabakitzen laguntzen diguna. Hala ere, gure garun eskuina da irudimena, intuizioa eta emozioak gordetzen dituena.
Gutiérrez Pérez del Notariok azpimarratu zuenez, “sormenean pentsatzen dugunean, datorkigun lehendabiziko gogoeta zera da: “zenbateraino naiz sortzailea eta nola entrenatu dut nire garunaren alde hori?”.

Xabier Ayneto IDOM, Bilboko ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza enpresan Berrikuntza arloko arduraduna da.
Aynetok bere hitzaldian nabarmendu zuenez, “berrikuntza teknologia eta sormenarekin lotzen da, baita gure produktu edo prozesuen hobekuntzarekin ere. Hala ere, berrikuntza zeharkako kontzeptua da eta gure zerbitzuen sormen eta hobekuntzan ere aplikatzen da. Izan ere, ezagutzaren ekonomia berrian, gero eta garrantzitsuagoa da ezagutzan zerbitzu profesional trinkoak ematen dituzten enpresen papera, beste berrikuntza mota batzuen bideratzaile eta berrikuntzaren ekosisteman bertan teknologia eta ezagutza transferitzeko tresna gisa.

Udako ikastaroa “Sormena, profesionalen lehiakortasunarentzat faktore kritikoa” gaian oinarritutako mahai-inguruarekin amaitu zen.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria