bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-09-29
Darwin eta hark zientziari-egindako ekarpena, Lehiaketa aurkeztua.

Zientziaren kutxaGuneak eta Donostiako Plan Estrategikoak antolatua lehiaketaren helburua Charles Darwin bera, haren bizitza eta haren teoria zientifikoak gerturatzea da eta gainera lan-tresna gisa eta zientzia dibulgatzeko tresna gisa IKTak erabiliaz. EAEko eta Nafarroako Lehen Hezkuntzako 3. mailako edo Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta izena emateko epea datorren urriaren 9an amaituko da (www.miramon.org webean egin daiteke). Lanak azaroaren 30era arte bidali ahal izango dira cd bidez.

Lehiaketa gaur (irailak 30) aurkeztu da prentsaurrekoan eta bertan parte hartu dute, Marisol Garmendiak (Udaleko Berrikuntza eta Hiriburutzarako Ordezkaria), Alberto Martínezek (Zientziaren KutxaGuneko Zuzendaria), Mikel Goñik (KutxaGuneko Berrikuntza eta Dibulgazio Zuzendaria) eta Kepa Kortak (Donostiako Plan Estrategikoko Zuzendaria-Koordinatzailea).
Berrikuntza eta Hiriburutzarako Ordezkaria, Marisol Garmendiak azpimarratu duenez zientziak eta berrikuntzak hirian (Plan Estrategikoko ardatzetariko bat) garrantzi handia lortu dute azken urteotan non “34 ikerketa kooperatiboko zentroak daude (Jose Mª Korta zentroa, Onkologikoa, CIC Nanogune, Biomagune…) eta Gipuzkoa mailan eginten den I+G inbertsioa lurraldeko %2.05 BPG (barne-produktu gordin) suposatzen du (estatu mailan I+Gen egiten den inbertsio altuena), guztira 447 milioi euro, EAEan I+Gen egiten den inbertsioaren %41ta suposatzen du”.
 
Artxiboak:
nota_darwin.pdf
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria