bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-10-05
Balore sozialak: mende berriaren erronka

Gizartean orokorrean eta Gipuzkoan zehazkiago, azken urteotan emandako balore aldaketa sakonari aurre egiteak (indibidualismoak, kontsumismoak eta publikoarekiko interes faltak indarra hartu dute 2008ko irailean Kualitate Lantaldeak egindako ikerketa lan baten arabera) “Balore Sozialak” ekimenak aurre egin nahi dien erronketako bat da.
Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, Donostiako Plan Estrategikoko Kepa Kortaren zuzendaritzarekin batera, Gipuzkoa Aurrerak abian jarritako proiektu bat da.
Gainera, proiektuak lurraldean presentzia duten hiru unibertsitateen partaidetza dauka (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea).

Ekimen honen helburua zera da, lurraldearen lehiakortasuna eta gipuzkoarren ongizatea hobetzea, giza baloreetan eta balore sozialetan oinarrituta.
Proiektua hainbat fasetan garatuko da. Lehendabizikoan, erakunde publiko, enpresa, unibertsitate eta agente nabarmenei datxekien balore sortan nagusiena aztertuko da. Ikerketa lana amaitu eta gero, balore ezberdinak planteatuko dira eta ezarrera indartzeko ekintzak jarriko dituzte martxan.

Helburua zera da, giza baloreetan eta balore sozialetan oinarrituz, Gipuzkoaren lehiakortasuna eta gipuzkoarren ongizatea hobetu eta sustatzea da.
Horretarako, sustatzea merezi duten balore horiek definituko dira eta hezkuntza eta komunikabideen bidez garatu eta promozionatuko dira.
Markel Olano Diputatu Nagusiak sustatu beharko liratekeen baloreetako batzuk aipatu zituen (bakea, etika, solidaritatea, sakrifizioa edota publikoarekiko konpromisoa), hiriko alkatea den Odon Elorza eta Kepa Korta, Plan Estrategikoko Presidentearekin batera ekimena aurkezterakoan eta helburua “lurralde integratuagoa, eraginkorragoa eta solidarioagoa lortzea” dela azpimarratu zuen gainera, izan ere, “giza baloreen sustraitze handia duten gizarteek, garapen aurreratuagoa eta jasangarriagoa erakusten dute”.

Odon Elorzak, bestalde, erakundeek sustatu nahi duten bultzada morala “errepideak, edota beste edozein garapen proiektu baino apustu garrantzitsuago bat da”.
Xabier Barandiaranekin batera (Gipuzkoa Aurrerako kidea) proiektu hau zuzentzen duen Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak ikerketak izango duen garrantzia eta beste gizarte eredu batzuk ikusteko beharra nabarmendu zituen, adibidez, “gizarte txiletarrak eta daniarrak ez dituzte balore berdinak konpartitzen”.

Kortak argi utzi zuen “balore krisiak bere ondorioak ditu” azaltzerakoan eta solidaritatea, publikoarekiko konpromisoa edota sakrifizioa errekuperatzea ezinbestekoak izango direla, adibidez, etorkizunari begira Gipuzkoako biztanleriak izango duen zahartzeari aurre egiteko garaian.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria