bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-11-03
Zientziaren Astea Donostiako 2016 Hautagaitzarekin bat.

Zientziaren asteak zortzigarren edizioa ospatzen du aurten eta Europear Kultur Hiriburu izateko Donostiako Hautagaitzaren eskutik dator.

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, eta Innobasquek eta Euskalit-ek koordinaturik, datorren azaroaren 9 eta 22 artean Euskal Autonomi Erkidego osoan 200 jarduera baino gehiago burutuko dira.

Asteari hasiera Donostian emango zaio, azaroaren 9an, John Kaok eskainiko duen txostenarekin. John Kao enpresarioa , psikiatra heziketaz, jazz-musikari profesionala, idazlea, film-ekoizlea eta unibertsitateko irakaslea da. Nahiz eta askok . “Mr Creativity” ezizenez ezagutzen dute, hala izendatu baitu The Economist aldizkari ospetsuak .

Zientziaren asteak Donostian lau erakundeen partaidetza aintzat hartuko ditu, EHU, Parke Teknologikoa, Zientziaren KutxaGunea eta Cristina Enea Fundazioa jende guztiari zuzendutako jarduerak jasotzen dituen programa eskaintzen dute.
EHU Buen Pastorrean.
Unibertsitateak jarduera zientifikoak proposatzen ditu baita ikasleei zuzendutako bisita gidatuak Buen Pastorren atzekaldean kokatuko den karpa batean, azaroaren 12 eta 14 bitartean eta “Debekatua ez ikutzea” lemapean.


KutxaGuneak eta Parke Teknologikoak euren egun handia azoaren 15ean ospatuko dute ate irekien egunean, iazko edizioak 5000 lagun baino gehiago bildu zituen Miramonen.
Gainera bisita gidatuak, tailer praktikoak eta argazki digitalaren VI. Lehiaketa burutuko dira.

Cristina Enea Fundazioak hainbat ikasleentzako tailerrak, osatze jarduerak eta Ramon Herreraren Ecocine liburua aurkeztuko du, non zinearen ondorioak eta honek ingurumenari ematen dion tratamendua ikertzen da.

Donostiako zientziaren astearen programa prentsaurrekoan aurkeztu zen, azaroaren 3an, eta bertan Marisol Garmendia, 2016 Hiriburutzaren Zinegotzi Delegatuak, Marian Iriarte, EHUko Gipuzkoako kanpuseko kanpo harremanetako Zuzendariak, Mikel Goñi, KutxaGuneko Berrikuntza eta Dibulgazio Zuzendariak, Lucio Hernando, Donostiako Teknologi parkeko Zuzendariak eta Jose Mª Hernandez, Cristina Enea Fundazioko Zuzendariak hartu zuten parte.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria