bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-11-10
Donostia, Baiona-Donostia Eurohiriko kide aktiboa da jada.

Odon Elorza, Donostiako Alkateak, Donostiako Udala Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako Agentzian sartu dela iragarri zuen pasa den azaroaren 9an, Baionan, egindako prentsaurrekoan.
Alkatearekin batera, Gipuzkoako Aldun Nagusia, Markel Olano, Baionako alkatea, Jean Grenet eta Miarritzeko alkatea, Didier Borotra, besteak beste, azaldu ziren komunikabideen aurrean.
Agentzia osatzen duten agintari guztiek bat etorri ziren Donostiaren sarrera "berri pozgarria" dela azpimarratzen.


Gipuzkoako hiriburua mugaz gaindiko Agentzian sartzea, erakundea erregulatzen duten estatutu sozialen aldaketari esker izan da posible eta hau Communauté de Communes Sud Pays Basque delakoaren sarrerarekin zabaltzen da, Donibane Lohitzune eta Hendaia artean dauden udalak barneratzen dituen komunitatea.







Euskal Eurohiriaren garapenerako Agentzia Gipuzkoako Foru Aldundiko, Baiona-Anglet Miarritze (CABAB) Pilaketa Komunitateko eta Bisasoa-Txingudi Partzuergoak osatzen dute eta Donostiako Udala eta Sud Pays Basque Udal Komunitatearekin zabaldu da. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak izango du presidentzia datozen bi urteotan.

Euskal Eurohiriaren garapenerako Agentzia 1997an jaio zen Mugaz gaindiko Behatoki gisa eta bere helburua Baiona-Donostia Euskal Eurohirian mugaz gaindiko kooperazioa animatzean oinarritzen da.

Agentzian Donostiaren sarrerarekin turismoa, mugikortasuna, kultura eta beste hainbat alorretan kolaborazio zehatzak ahalbidetzen duten mekanismoak abian jartzea bilatzen da.

Gaur egun, Agentzia Donostia-Baiona korridoreko hiritarren mugikortasuna hobetzeko ikerketa bat lantzen ari da.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria