|
2009-11-16
Harremanean oinarritutako gobernura bidean
“Zuzenbide berean arraun egin” “taldean lan egin” “indarrak batu” edo “argia ikustea lortzen ez duten proiektuak desblokeatu” izan ziren 2008ko ekainean, Gipuzkoa Aurrera Plataformaren aurkezpenean indar berezia izan zuten mezuetako batzuk.
Sinergiak eragin eta Gipuzkoako ekonomia bultzatzea dira erronka nagusiak.
 |
Gipuzkoa Aurrera botere ekonomikoaren zentro nagusiak biltzen dituen gunea da (Kutxa, Merkataritza Ganbera, MCC eta Adegi, Foru Aldundia eta Donostiako Udala), bere helburuen artean honako hauek aurki ditzakegu:
- Egoera ekonomikoaren inguruan diagnosi komun bat egin eta ezinbestekoak diren ekimenak proposatzea.
- Gure lurraldearentzat berebizikoak diren proiektu estrategikoak elkarrekin bultzatzea.
- Gipuzkoa, inguruko lurralde lehiakorrenen artean kokatuko duten proiektu berriak bilatzea.
Horretarako, lau talde handitan egiten da lan: lan talde ekonomikoa, talde soziala, proiektu berrien taldea eta proiektu estrategikoen taldea.
Donostiako Plan Estrategikoak, Kepa Korta zuzendariaren bidez, talde hauetan partaidetza zuzena dauka.
Kortak, Xabier Barandiaranekin batera zuzentzen du Gipuzkoa Sarean proiektua, lan soziala bideratzen duen taldearen barruan.
Gipuzkoako Plataformak sustaturiko Gipuzkoa Sarean, datozen hiru urteotan garatuko da eta horren inguruko xehetasunak buletin honetan argitaraturiko “Giza baloreak: XXI. Mendeko erronka nagusia” txostenean aurki daitezke.
Proiektu berriak.
Gipuzkoa Aurrera plataformak, lurraldeak dituen gabezia eta aukeren inguruko gogoeta egin eta gero, datozen urteotan bost proiektu berri bultzatu nahi ditu nagusiki:
1. ETXEBIZITZA DOMOTIZATUEN PROIEKTUA
Laborategi honek etxebizitza duinaren kontzeptua bera aldatu nahi du, behar berriei aurre egingo dieten eta eguneroko habitatean erosotasuna eman dezaketen aurrerapenak biltzen dituzten etxebizitza ereduetan pentsatuz.
Abian jarri nahi den proiektua berrikuntza eta esperimentazioaren zerbitzura dagoen azpiegitura bat baino askoz gehiago da, erabiltzailea, bere eguneroko bizitzari begira, soluzio onena bilatzen inplikatzea da xedea.
Erabiltzaileak modu sortzailean parte hartzen du, behar bakoitzari egokitutako soluzioen bilaketan lagunduz.
Azken finean, etxebizitzaren alorrean, soluzio kota ezberdinak balioztatuko dituzten eszenatoki egokiak eragiteko beharrezkoa den azpiegitura diseinatzean datza, egoera anitz islatuz: hainbat behar teknologiko (automatizazio handiagoa/txikiagoa), egoera sozio-sanitarioaren araberako egokitzapena, e-osasun zerbitzuetan integrazioa, behar fisiko ezberdinak (haurrak/pertsona adinduak), etab. |
 |
| 2. SISTEMA BIOSANITARIOAREN EGITURAKETA |
 |
Badira Gipuzkoan, teknologia biosanitarioaren ikerketa eta aplikazioaren alorrean diharduten oinarrizko hainbat ikerketa eta teknologia gune, osasun eta hezkuntza zentro.
Gipuzkoa Aurrera plataformaren iritziz, beharrezkoa da eredu hau definitu eta egituratzea, Gipuzkoak lider papera izateko asmoa duen alorretan lehentasuna ezarriz.
Alde batetik, teknologia eta produktu berrienak aplikatuz, medikuntza tratamendua hobetzea eta bestetik, lurraldearen lehiakortasuna hobetuko duten enpresa berrien sorreran laguntzea helburu nagusi dituen eredu berri bat egituratzean datza.
Gainera, Gipuzkoa Aurrerak espezializatu eta nazioarteko mailan lehiatzea garrantzitsutzat hartzen duen sektoreren aldeko aukeraketa egiteko asmoa dauka, lurraldeak, bildutako esperientziari esker, alor batzuetan erreferentzia bilakatzeko gaitasuna izan dezan. |
 |
| 3. IKT-AK OSASUNEAN |
 |
Gipuzkoa Aurrerak, osasunaren alorrean, IKT-ek eskaintzen duten potentziala garatzeko proiektu bat bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Bere asmoa, alor horretara, ordura arte ezagutza, ikerketa aplikatu, edota ingeniaritza industrialaren beste alor batzuetan bildutako esperientzia proiektatzea da, osasun arloak berak eskaintzen dituen beste behar eta aukeratan inspiratutako garapen teknologiko berrietan sakontzen den bitartean.
Osasun eskaintza hiru alorretan hobetzea litzateke helburua. Lehenik eta behin, medikuntza zaintza eta gaixoarekin ezartzen den harremanari dagokionez, sistemak, erabakiak hartzeko garaian behar den informazio guztia errazten duten garapen teknologikoak eta pazientearekin konektibotasun handia izan ditzan. Bigarrenik, gaixo bakoitzaren eta bere gaixotasunaren jarraipenean segurtasun medikuari dagokionez, egoera bakoitzean diagnosiak, preskripzioak eta identifikazioak egiteak dakartzan arriskuetan akatsak ekiditeko. Azkenik, proiektuak kostuen kontrola bilatzen du, modu honetan, eskatutako informazioa denbora errealean maneiatzeak prozedurak arintzea lortuz, ondorioz erabakiak berehala hartu eta edozein krisiri aurre egiteko. |
 |
| 4. DONOSTIALDEKO METROA |
 |
Gipuzkoa Aurreraren proiektua gertuko tren azpiegituraren aspekturik onenak errekuperatzen saiatzen da, kasu honetan egungo Topo sarea bikoiztu, Hondarribiaraino luzatu eta Donostian zabaltzeko. Bere emaitza Donostialdeko Metroaren sorrera litzateke.
Metroak, ahalmen handiko garraio izanik, hiria egituratzen dihardu. Metroa da etxebizitza zonaldeak, nahiz jarduera ekonomiko eta soziokulturalek loraldia bizitzen duten gunearen bizkarrezurra, beste garraio guztien konbergentzia gauzatzen den lekua. Horrela, metroak modu bikainean egiten du garraio, hirigintza eta hiri politiken integrazioan lider lana.
Egungo topo sarearen bikoizketak, Hondarribiarekin konexioa eta Donostia hirian sartzeak, garraio hau “Donostialdeko Metro” bilakatu eta inguru osoaren hirigintzan hobetzeko aukera bikaina ematen du, hiriarentzat eta azken finean pertsonentzat espazioa irabaziz.
|
 |
| 5. SARE ELEKTRIKO ADIMENDUNA |
 |
Gipuzkoa Aurrerak jasangarritasun kontzeptua bere ekimenetako bakoitzean txertatu nahi du proiektu honekin eta modu berezian, behar energetikoen kudeaketarien alorrean.
Kiotoko protokoloa bete eta teknologian aurrera egiteko helburuekin, Euskadi eta Gipuzkoa ahalik eta energia gehien, iturri berriztagarrietatik ekoizten saiatzen ari dira eta horretarako ezinbestekoa da ekimenak hiru aspektutan bideratzea: energia garbia, transmisio lineak egokitu/eraikitzeko prozesuaren bidez; ibilgailu elektrikoei laguntza, guztiz elektrikoak diren ibilgailu hauen erosketa, zein beharrezkoa den azpiegitura, hau da, kargatzeko guneak sustatuz; eraginkortasuna bultzatzeko, auditoriak aplikatzea barneratzen duen eraginkortasun energetikoa.
Gipuzkoa Aurrera, azaldutako soluzioak aurkitu nahian, eta energia elaktrikoaren banaketa sareak “adimendunak” izatea ahalbidetzeko, horretarako behar diren ekipoekin harremana duen negozio bat prestatzen saiatzen ari da une honetan. |
 |
|