|
2009-11-16
Estrategia 2020.
Garai berriak, irudi berria hiri estrategiarentzat.
Donostiako Plan Estrategikoak logotipo berria estreinatzen du, izena aldatzeaz gain, Estrategia Bulegoa izatera pasatuz. Egungo Plan Estrategikoa amaitu bezain laster 2010ean argia ikusiko duen 2020 Estrategia bigarren plan estrategikoaren lanketarekin etapa berria hasten dela adierazteko jarri da martxan.
Lurraldeko planifikazio estrategikoak, gogoeta modu iraunkorrean egiten duen eredu bateranzko joera izan du, hiria eta bere inguruaren garapenaren azterketan “tentsioa” mantenduz eta lurraldearen kudeaketari dinamika estrategikoaren ekarpena modu eraginkorragoan eginez. Dinamikoagoa den izaera honek hiriarentzat diseinatutako estrategiarekin bat egiten duten proiektu berriak antzeman eta sustatzea ahalbidetzen du. Proiektu hauek beste batzuk baino denbora gutxiago behar dute abian jartzeko, azpiegiturekin harremana dutenekin alderatzen baditugu adibidez (AHT etab.).
Este cambio responde a la necesidad de reflejar los nuevos retos a los que se enfrenta que, por suerte, no se limitan a la planificación estratégica, sino que van más allá.
La oficina de Estrategia es un ente dinámico, que colabora con otras instituciones y organismos en la consecución de eventos de diferente calado (la Semana del Cerebro en Movimiento, Brain in Motion, organizada por la Fundación Repsol celebrada en San Sebastián en junio de 2009, los Cursos de Verano de la UPV-EHU…) que ejerce de “lobby” de la ciudad, que aporta conocimiento en diferentes ámbitos, y que en definitiva trabaja “en estrategia” y con el objetivo de que San Sebastián sea “una ciudad referente en calidad de vida”.
Estrategia bulegoa beraz, erakunde dinamikoa da, gobernatzea sustatzen duena, erakundeekin proiektu estrategikoetan elkarlana bultzatuz eta Donostiak diseinatutako estrategiarekin bat egiten duten proiektuen sorrera errazten saiatzen da gainera.
| Plan Estrategikoko Batzorde Delegatua Anoetan. |
 |
2020 Estrategiaren lanketa prozesua bere azken fasean sartu da, 2010-2020 hamarkadan ardatzak eta helburu estrategikoak zeintzuk izango diren aurreikusi eta gero. Horretarako, pasa den irailak 17an Batzorde Delegatua bildu zen, 2020ra begira, hiriaren eszenatoki proposamenak aztertzeko helburuarekin.
vislumbrar y debatir estas variables.En la reunión se subrayó la importancia de aspectos que serán clave en la próxima década; como la asistencia y atención a las personas mayores, el hecho de no perder presencia en los ejes de comunicación haciendo una apuesta clara por las infraestructuras del transporte (TAV, topo-metro, aeropuerto…) y también se valoró el esfuerzo llevado a cabo en equipamientos culturales.
La sostenibilidad y los valores entendidos, ambos, como elementos transversales serán fundamentales a la hora de conseguir que Donostia-San Sebastián sea referente a nivel mundial.
Bilerak planteatutako eszenatokien azterketa egitea ahalbidetu zuen, aldagarri garrantzitsuenak eta egituraren azterketa kontuan hartuz. Bileran, datorren hamarkadan garrantzitsuak izango diren aspektuen garrantzia azpimarratu zen, mende honen lehendabiziko hamarkadan diseinatutako azpiegiturak osatzen joateko beharra eta jasangarritasuna eta baloreak, berebiziko garrantzia duten faktore gisa azpimarratuz. 2016an kultur hiriburu izateko hautagaitzaz ondorioztatutako kultur alorraren eraldaketaren aldeko ahaleginak hiria berrindartu eta nazioarteko erreferente izatea, bere nortasunaren ikur bilakatzen lagunduko du.
Jasangarritasuna eta baloreak, zeharkako elementu gisa ulertuta, ezinbestekoak izango dira Donostia mundu mailan erreferente izatea lortzeko garaian.
Batzorde Delegatuko bileratik abiatuta eta ondoren jasotako ekarpenekin, plan berriaren ardatz estrategikoak definituko dira.
Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuak urtebete darama 2020 Estrategia, hiriaren bigarren planean lanean eta denbora honetan hainbat egoitzatan bildu da, kolaborazio publiko-pribatua eta erakundeen arteko kolaborazioaren adibide argi bilakatuz.
Batzordearen azken bilera Anoeta estadioko palkoaren atzealdean egin zen, aurten bere mendeurrena ospatzen duen Errealari gerturatze gisa. |
 |
| Azterketatik, hiritarren partaidetzara |
 |
2020 Estrategiaren lanketa, etapa erabakigarri batean sartuko da. Datorren hamarkadarako helburuak eta estrategiak definituko dituzten lantaldeak abian jartzean datza, ehun pertsona ingururen partaidetza ahalbidetuz, hauen artean, alor ezberdinetan adituak, gazteak…
Lantaldeek bilerak izango dituzte tresna nagusi eta talde bakoitzak aurreko etapan jorratutako helburu batean sakonduko du. Horrela, taldeen lana izango da jarraitu beharreko jarraibide eta estrategiak markatzea eta helburu horren bila eta 2020 Estrategia sendotu beharko duten balizko proiektuak identifikatuko dira.
Planak, hamarna aditu inguru dituzten 10 edo 15 talde inguru sortzea aurreikusten du eta gaia mahai gainean dauden ardatzek markatuko dute. Bere lanetik abiatuta helburu eta estrategiak ezarriko dira, 2020 Estrategia azken dokumentuaren onarpenarekin amaituko den proiektu traktore sortarekin batera.
Donostiako lehen plan estrategikoak zortzi lantalde osatu zituzten adituak izan zituen. Taldeak honako hauek izan ziren:
-Turismoa, kultur jarduera, merkataritza eta kirola
-Hiri espazioa.
-Tokiko Administrazioaren Modernizazioa.
-Kulturarekin erlazionatutako sektore gorakorrak.
-Teknologia berriekin eta osasunarekin erlazionatutako sektore gorakorrak.
-Pertsonen hiria-kohesionatua.
-Hiri komunitatea.
-Informazioaren gizartea. |
 |
|