bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-12-03
Topo-Metro proiektua Gizarte Kontseiluan.

Azaroaren 26ean Hiriko Gizarte Kontseilua bildu zen, hiritarren partaidetzarako kontsulta organoa eta mahaiean gai bakarra landu zen, Donostialderako topo-metro proiektua.

Ernesto Gasco, Garraio sailburuordeak eta Arantza Tapia, Mugikortasuneko Diputatuak hartu zuten parte bileran.

Batak eta besteak azpiegitura berriaren garrantzia azaldu zuten, Gipuzkoako biztaleen %60ari zerbitzua emango bailioke eta zifra hau %75era iritsi liteke RENFE-rekin lotura eginez gero.

Gainera, Donostialdeako metroarentzako aurreikusitako trafiko datuen arabera estatuko beste metro-lineen (Madril, Sevilla edo Valentzia) antzekoa edo berdina izango litzatekeela azpimarratu zen.

Bestalde, metro zerbitzuak nola automobilaren erabilera murriztu dezakeen nabarmendu zen adibide bikain bat bezala Bilboko metro zerbitzuaren arrakasta harira ekarriaz.
Datuak argiak dira gai honetan: ibilgailu pribatuaren erabilera Bilbon metroa ezarri baino lehen %73koa zen gaur egun aldiz %49an dago.

Atzegiko zuzendaria, José Luis Basoko, Gizarte Kontseiluko presidentea da eta Donostiako Plan Estrategikoaren Bulegoko zuzendaria, Kepa Korta honen presidenteordea.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria