|
2010-02-01
Tabakalerak silizioarekin egiten du amets.
Otsailaren 7a eta 9a bitartean izango den Konpetitibitate Ministroen Kontseiluarekin batera, Tabakalerak “Siliziozko Ametsak” erakusketa ibiltaria hartuko du Donostian, Europar Batasuneko Kontseiluaren espainiar presidentzia dela eta.
Erakusketa datorren otsailaren 7an inauguratuko da eta martxoaren 21ra arte irekia egongo da.
 |
Erakusketak korronte berri hauen barruan egindako lan bikain sorta adierazgarri baten barruan aukeratutako lanak aurkezten ditu. Azken aukeraketa Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak proiektuarentzat bereziki sortutako Zientzia Komite baten esku gelditu zen, diziplinen arteko komite europar bat, erakusketan Arte, Zientzia eta Teknologian diziplina arteko ikerketa maila garaiak islatzea helburu izan zuena.
Aukeratutako obrek konplexutasuna eta aniztasuna islatzen dituzte, praktikaren maila zeharo ezberdinak jasotzen dituen garapen etengabe baten ikuspegitik, hauen artean bioartea, bizitza artifiziala, robotika, arte telematikoa, teknologia eramangarriak (wearable) eta inguru murgiltzaile eta interaktiboak.
Erakusketaren puntako asmoa ez da eremu honen ikuspegi zehatz, garaikide eta historikoa eskaintzea, ideia sortzaileen garapena sustatzen joan diren une gakoak nabarmentzea baizik.
Zehazki, aukeraketak ikerketa eta garapen jardueren aurrerapena azaldu nahi izan du, Arte, Zientzia eta Teknologien arteko ezagutzen nahasketa gauzatuz; artista eta zientzialarien arteko etorkizuneko kolaborazioak; ekoizpen artistiko eta zientifikoen ekoizpen metodoen arteko elkarrakzioa; paradigma zientifikoen eragina eta hauentzat erronka; bere eragin publiko esanguratsua; ideia eta esperientzia berriek inspiratzen dituzten ikuspegi eta imajinazioa eta etorkizuna forma berriekin amesteko aukera. |
 |
|