bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-02-11
Lonely Planet gidak 48 orduko abentura gastronomikoaz gozatu du Donostian

Lonely Planet bidaia gida ezagunak hiriak eskaintzen duen gastronomia miragarria nabarmentzen du, otsaileko aldizkarian. Kolore osoz eta sei orrialdetan, Gipuzkoako hiriburuak biztanleko Michelin izar kopuru handiena kontzentratzen duela azpimarratzen du (15 izar Donostialdean 2010ean).

Lonely Planet-ek Donostiak duen paisaia natural eta hiri paisaia zirraragarrietan egiten du indar berezia, bertako jendearen gertutasuna eta itsasoko produktuen, haragien eta barazkien kalitate gorenaz hitz egiteaz gain. Produktu gastronomiko hauek erosteko Bretxako Merkatua gomendatzen du, Donostiako Alde Zaharraren bihotzean.
Asteburu oso batean zehar, Lonely Planet-ek bisitatzeko lekuak proposatzen dizkio irakurleari, baita afaltzeko Michelin izarrak dituzten jatetxeak eta pintxo edo tapa enblematikoak dasta daitezkeen tabernak, makina bat taberna ere bai. Hoteletan ostatu hartzeko eta gaueko giro atseginez gozatzeko kopa tabernak ere gomendatzen ditu. Azken finean, 48 orduko orgia gastronomikoa “Donostian, pintxoaren etxean”.
 
Artxiboak:
lonely_planet.pdf
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria