|
2010-03-04
Donostialdeko etorkizuneko metroa
Donostialdeko metroaren proiektua aurrera doa etengabe eta seguru. Euskotreneko Topoaren ibilbidea hiri inguruko azpiegitura bilakatuko duen proiektua itxura hartzen doa. Hori ondorioztatu daiteke Donostian burutu diren eta proiektua eztabaidatzeaz gain, beste esperientzia batzuk aztertu dituzten lehendabiziko jardunaldiak ikusita.
Ehun profesional eta aditu baino gehiagoren partaidetzarekin, Laussane (Suitza), Rennes (Frantzia), Düsseldorf (Alemania), Baltimore (AEB) eta Napoli (Italia) bezalako hirietako azpiegiturak aztertu dituzte.
Iñaki Arriola, Garraio Sailburua izan zen Miramar Jauregian martxoak 1 eta 2an burututako jardunaldiak inauguratu zituena.
 |
“Donostialdeko metroa martxan” jardunaldien helburua Donostialdeko Metroa Gipuzkoarentzat proiektu estrategikoa zergatik den azaltzea izan da, Gipuzkoako eskualdearen antzeko ezaugarriak dituzten lekuetan, arrakasta lortu duten aurreko beste esperientzia batzuekin konparatutako ikuspuntua jarriz.
Horrela azpimarratu zuen, bestalde, erakundeen arteko elkarlana eta proiektua bultzatzeko hiritarren laguntza ezinbestekoak direla nabarmendu zuen Iñaki Arriola Garraio Sailburuak.
“Gipuzkoan garraioaren iraultza ekarriko duen proposamen baten aurrean gaude". Horrela definitu zuen Arriolak Donostialdeko metroaren proiektua.
Eta proposamenak "hiritarren mugikortasun ohituren aldetik, lurraldea erabat eraldatuko du" azpimarratu zuen gainera.
Azkenik, Arriolak proiektu hau abian jartzeak Gipuzkoa “modernitatearen eta bizi-kalitatearen muinean dauden Europako lurralde aurreratuenekin” parekatuko duela ziurtatu zuen.
Berak zuzentzen duen departamenduak Renfeko Aldiriko trenaren egungo ibilbidea metroaren 2. Linea moduan, hiri-inguruko azpiegitura bilakatzea analizatzeko azterlan bat eskatuko du.
1 Linea egungo Euskotren topoa izango da, Donostiako erdialdean lur azpiko ibilbidearekin.
Etorkizuneko metroak 25 milioi bidaiko zerbitzua emango du eta Donostian lurpeko lau geltoki berri izango ditu (Unibertsitatea, Matia, Kontxa eta Amara-Errondo).
Gainera, Loiolako Erriberetan geltoki berri bat izango du, bertan intermodalitatea sustatzeko bidean, Renferen Aldiko trenarekin lotura izanik eta Irungo linea Hondarribiraino luzatzeko intentzioarekin, %80an lur azpiko ibilbidea izateko aukerarekin.
Guztira 712 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da eta hauetan jada martxan dauden obrak barneratzen dira, hala nola, trenbidearen bikoizketa eta Intxaurrondo eta Loiolako geltokiak, besteak beste.
|
 |
|