|
2010-03-11
Jasangarritasunerako Hiri Hezitzaileen Sarearen lidertza hartu du Donostiak
Jasangarritasunerako Hiri Hezitzaileen Sareko ordezkaritzak Cristina Enea Fundazioaren egoitzan bildu ziren pasaden martxoaren 9an, 2010. urteko aurreneko topaketan.
Sarea Donostia, Jerez de la Frontera, Alcalá de Guadaira, Bartzelona, Gasteiz, Granollers, Camargo, Tomelloso, Rivas Vaciamadrid, Zaragoza, Hospitalet de Llobregat eta Pozuelo de Alarconeko hezkuntza eta ingurumeneko ordezkariek osatzen dute, eta Donostiako hiriak koordinatu eta zuzentzen du.
 |
Topaketa honetan ebaluatu ziren jasangarritasun-ekintzak burutzeko hezkuntza-programak eta ekintzak diseinatzeko tresnak. Era berean 2009an herri eta hiri ezberdinetan buruturiko esperientziak ere analizatu ziren, baita datorren biurtekorako lan-programa eta helburuak diseinatu ere.
|
 |
|