bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-04-12
Donostia finalistetako bat Google Earth-en "Modelatu zure hiria" sarirako.

Google Earth-ek mundu osoan "Modelatu zure Hiria" lehiaketarako hautatutako bost finalistetako bat da Donostia hiria, eta maiatzaren 15ean jakingo da nor izango den hiri irabazlea. Mundu osoko proiektu eta proposamen ugari ikusi dituzten adituen talde batek hautatu du Donostia. Azken fasera, Donostiaz gain, beste lau hiri iritsi dira, Barranco-Lima (Peru), Braunschweig Niedersachsen (Alemania), Dursley (Britainia Handia) eta Floridako West Palm Beach (AEB) Internet bidez Google-k dagoeneko martxan jarri duen herri-bozketen emaitzatik aterako da bost hiri horien arteko irabazlea. Donostiako Udalak, bere web-orriaren bidez, “banner” bat jarri du bozketetara sartu eta hiriaren hautagaitza bultzatzeko.

Donostia, estatuko lehengo udalerria izan zen bere Hiri Antolamendurako Plan Nagusia hiru dimentsiotan erabiltzaile guztien eskueran jartzen
Donostia leku nabarmena izaten ari da erreminta garrantzitsu horretarako, hirigintzarako, turismorako eta beste hainbat gaitarako aplikazio ugari dituen erreminta horretarako. Izan ere, kontratu bat sinatu zuen Google zerbitzariarekin, eta horren bidez hiriaren informazio publikoaren zati bat laga zion zenbait aplikaziotan erabiltzeko, hala nola Google Earth eta Google Maps aplikazioetan. Donostia estatuko lehengo udalerria izan zen bere Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko eraikinak hiru dimentsiotan erabiltzaile guztien eskueran jartzen.
 
Loturak:
Donostiari emaiozu zure botoa
Google Earth-en Modelatu zure hiria
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria