bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-04-23
Kultura, Kirola eta Biozientzien bilerek Estrategia 2020ren lan taldeen zikloa itxi dute.

Kultura arloko hainbat alorreko arduradun talde zabal bat apirilak 21ean bildu zen Victoria Eugenia Antzokian, Estrategia 2020, hiriaren bigarren planaren lanketaren alorrean eratutako kultur lan taldea dela eta.

Aurreko egunetan kirol arloko arduradunen txanda izan zen (Udal Kirol Patronatuko, Erreala edo Lagun Aro bezalako klubak, edo sektoreko enpresak) baita biozientzia arloko arduradunena ere (Fatronik, Vicomtech, Gipuzkoako Poliklinika, Donostia Ospitalea, Biobide, Matia Fundazioa eta EHU).

Topaketa hauen helburua zera izan da, datorren hamarkadara begira aztertutako sektore ezberdinetan Donostia nolakoa izatea nahi dugun aurreikustea.
Horrela, joerak, alor bakoitzak eskaintzen dituen aukera ezberdinak etab. aztertuz, hiria, etorkizunean topatuko diren erronkei aurre egiteko gai izan dadin.

Kultur taldeak hogei pertsonatik gora izan zituen parte hartzen, hauen artean, Odón Elorza, Donostiako alkatea, Antton Aizpitarte, Donostia Kulturako zuzendaria, Joxean Muñoz, Tabakalerako zuzendaria, Aizpea Goenaga aktorea edota Roberto Montalvillo, TBko informatiboetako zuzendaria.
Apirilak 20an kirol mahaia egin zen, Lagun Aroko German Cea, Kirol Patronatuko José Ignacio Olaizola, Kirol Managment-eko Eduardo González, edota Gimnasioen Elkartearen ordezkari gisa bertaratu zen Martín Azpirozen partaidetzarekin.

Apirilak 19an, biozientzien alorreko enpresa, fundazio, instituzio eta erakunde publikoetako arduradun talde zabal batek sektore honek gure hirian dituen aukerak aztertzeko lana hartu zuen.

Cristina Uriarte eta Itziar Alkorta, Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta errektoreordetzako Kalitate eta Berrikuntzako arduraduna, urrenez urren, izan ziren EHU ordezkatu zutenak, Biobideko Idoia Ruiz de Azua, Matia Fundazioko Javier Yanguas, Gipuzkoako Poliklinikako Gurutz Linazasoro eta Cidetec-eko Javier Rodríguez izan ziren talde honetan parte hartu zuten adituetako batzuk.
Taldeko lehen bilera zikloa lan gogorreko aste batzuen ondoren amaitu zen; hauetan, alor publiko, nahiz pribatuko pertsona hamarreko batzuen partaidetza izan zuen.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria