bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-04-27
Olatu Talka Jaialdiak arrakasta handia lortu du, milaka hiritarren partaidetzarekin.

Hiritarren partaidetza aktiboa, partaideen ahalegina eta eguraldia, lagun izan zituen Olatu Talka Jaialdiak berebiziko hitzordu bilakatzeko. Milaka pertsonek bat egin zuten “hiritarren energia” ideia mobilizatzailearekin eta 2016ra begira Donostia Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza bultzatu zuten beren partaidetzari esker. Erronka, bikain batekin gainditu zuten eta Odon Elorza, hiriko alkateak iragarri zuenaren arabera, “Olatu Talkak jarraitasuna izango du datorren urtean, nahiz hurrengoetan”, 2016an hiriburutza lortu ala ez.

Donostian, apirilak 23tik 25era egindako Olatu Talkaren lehen edizioak gizalegezko jarduerak burutzeko eszenatoki eta gune berriak “topatzeko” balio izan du, hala nola, lorategiak, espaloiak eta beste hainbat espazio publiko.

Hiritarren erantzuna positiboa izan zen benetan. Antolatutako ekitaldi guzti-guztietan ikusleak izan ziren eta era aktiboan parte hartuz, eguraldiak lagunduta, dudarik gabe. Aurkeztutako proposamenen aurrean publikoaren gozamena et aparte hartu zuten taldeen poza harrera zela eta, benetan azpimarragarriak izan ziren.
Bertaratu zen jendeari begira, pertsona gehien bildu zituztenak hauek izan ziren:
Apirilak 25ean, Udaletxeko terrazan Jaialdia itxi zuen kontzertura 5.000 pertsona inguru gerturatu ziren, abesbatza eta musikarien partaidetzaren babesarekin, abesbatzak Beethovenen bederatzigarren sinfonia, Europar Batasuneko ereserkia euskaraz kantatuz.
Ekitaldian Maite Arruabarrena mezzoa, Juán José Ocón, orkestrako zuzendaria eta Oscar Terol showmana ere izan ziren, La Oreja de Van Gogh taldeko kideekin batera.
Apirilak 24, larunbatean Donostiako Boulevardean antolatutako “Dantzatzeko geldituko gara” hitzorduak 2.000 pertsona inguru bildu zituen arratsaldean, Sorotan Bele, Eros Ramazotti eta beste hainbat erritmotan koreografiak dantzatzeko.

“Abian”, 750 partaide izan zituen enpresen arteko lasterketa Kursaaleko terrazetatik irten zen igande goizean eta 300 partaide izan zituen bestalde, famili arteko lasterketak.

Beste 600 pertsonek igande goizeko Paseo Osasungarrian parte hartu zuten eta beste horrenbeste bildu zituen hiriko hainbat gunetik pasa zen bizikleta eta patin paseoak.

Asteburuan jende multzo zabala bildu zuen beste hitzorduetako bat Kontxako hondartzan eginiko dantza Polinesiarra izan zen, honekin batera kaleko ballet akrobatikoa, aurreskua, tai chia, capoeira, etab…
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria