|
2010-05-06
Luciana Lazzeretti katedradun italiarrak ekonomia sortzaileari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Donostian.
“Arteen Hiria eta Hiri Sortzaileak” titulupean, aditu italiarrak kultura, industria sortzailea eta tokiko garapenaren arteko harremana aztertuko du. Ekoizpen sortzaileko sistema ezberdinak azalduko ditu eta ekonomia sortzailearen aldeko apustu sendoen egin duten Italia eta Espainiako hirien arteko konparaketa egingo du.
Hitzaldia maiatzak 6, ostegunean izango da arratsaldeko 7.00etan, Victoria Eugeniako Klub Aretoan (leku mugatua, sarrera doan).
Txosten hau Donostiako Plan Estrategikoak ezagutza konpartitzeko helburuarekin antolatzen dituen Topaketak-Encuestros delako ekimenaren barruan kokatzen da eta Estrategia 2020, plan estrategiko berria lantzeko bidean egiten ari diren gogoetetan barneratzen da.
 |
Lazzeretti irakaslea argitalpen askoren arduraduna da (berriena “Creative cities: a creative industries approach – A comparison between Italy and Spain” “Hiri sortzaileak: industria sortzaileetara hurbiltzea – Italia eta Espainiaren arteko konparaketa”).
Duela urte batzuk, estatu mailan, nahiz nazioarteko eskalan, proiektuen ikerketan, planifikazioan eta ebaluazioan lan itzela egiten ari da.
Donostian eskainiko duen hitzaldia hiri sortzaileen ingurukoa izango da, hiria eta ekonomia sortzailearen arteko ibilbide kontzeptuala sustatuz, ekonomia sortzailean tokiko ekoizpen sistemetan indar berezia eginez eta hiri sortzaileak tokiko kultur industria eta “Tokiko Sormen Sistema” delakoaren bidez aztertuz.
Horretarako, kultur industria tradizionalen (artisautza, arkitektura, musika...) eta ez tradizionalen (diseinu grafikoa, softwarea...) arteko bereizketa egingo du, sormena lurralde bakoitzak dituen berezitasun zehatzekin konektatuz.
|
 |
|