bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-05-20
Gipuzkoa Sarean-ek Gizarte Berrikuntzarako Gune baten sorrera eragin nahi du.

The London School of Economics-en zuzendaritzapean diseinatu eta tresnatuta, bere helburuak pertsonen gaitasuna areagotzeko lanean oinarrituko dira (baloreak eta eskuduntzak), aurreratutako kudeaketa ereduetan sakondu (kultura eta kudeatzeko modu berrien inplementazioa) eta testuinguru konplexuei aurre egiterakoan, enpresa eta erakundeen gaitasuna areagotzearekin batera (nazioartekotzea, sare berriak, erakundeak). Gipuzkoa Sarean Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalak bultzatzen dute, Gipuzkoa Aurrera eremuaren barruan, etorkizunean Gipuzkoako gizartea garapen sozial, ekonomiko eta politiko orekatuetan oinarritu dadin.

Gizarte Berrikuntzarako Gunea sarean lan egingo duen nazioarteko gune bat izango da, proiektuetan oinarrituz. Ezaugarri horiek direla eta, ez da oso gune handia izango, agente asko elkarlanean arituko diren erakunde dinamikoa baizik.


The London School of Economics-en papera nabarmenduko da proiektu honetan, bere inplementazioa diseinatu eta zuzenduko duelako. The London School of Economics delakoak hamabost Nobel sari, 3.000 aditu eta profesional eta 140 herrialdetako 9.000 ikasle dituen ikasketa gunea da.
Proiektua, enpresaritza-finantza-lan, zientzia-unibertsitate, politiko-instituzional eta gizarte zibileko alorretako arduradunei elkarrizketa sakonak eginez hasi den ikerketa lan batetik abiatu da.
Lan honetatik sakonduz eta antzemandako gabeziak oinarri izanda, eskusartze neurri zehatz batzuk proposatzen dira eta hauetan lehena gizarte berrikuntzarako gune hau izango da. Honen ondoren beste batzuk joango dira, hala nola, erakundeetan aldaketa kulturala indartzeko epe luzeko programak edo programa egonkorren garapena, profesional jubilatuek beraien esperientzia, ezagutza eta baloreak beste belaunaldiei igortzeko tailer sistemak eta ezinbestekoa izango da unibertsitate, hezkuntza zentro eta komunikabideak ere inplikatzea. Gainera, irekiera eta abar sustatzeko mundu zabalean eman diren esperientzia onen gainean arreta handia jarriko da.
Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria, Gipuzkoa Sarean-eko zuzendaria da, Xabier Barandiaran, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Buruarekin batera.

Giza faktorea protagonista izatera pasa da, buru belarri sartuta gauden gizarte eremu berrian, non merkatu globalean lehian ari diren proiektuei balio erantsi bat emango dioten gaitasun handiko pertsonekin kontatzeko exijentzia berebizikoa den.

Gizarte Balioak proiektua pasa den maiatzaren 15ean aurkeztu zen, Miramon Parke Teknologikoan 200 gonbidatuen aurrean, besteak beste, Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusiaren presentziarekin.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria