bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-05-24
“Berrikuntza Teknologikoaren gakoak hirietan, datozen urteotan”, udako ikastaro berria, Donostiako Plan Estrategikoaren bulegoaren ekimenez .

Mintegia abuztuak 26 eta 27an gauzatuko da Miramar Jauregian, EHUko udako ikastaroen barruan.

Donostiako Estrategia Bulegoak eta Bilbao Metropoli-30ek antolatuta, ikastaroaren helburua, ikuspuntu teknologikotik hiriak landu behar dituen erronkak zeintzuk diren jorratzea da. Hiriaren egokitzapenak eskatzen duen mugikortasun elektrikotik abiatuta (birkargatzeko guneak, parkingak, alokairuak, etab.), fiskaltasuna, energia, edota adinduen kolektiboei arreta eskaintzeko beharrezkoak diren politika suspertzaileetaraino.

Ikastaro honetako txostengileen artean, Fatronik-Tecnaliako Juan José Goņi, Iberdrolako Alfonso Menoyo, A Coruņako irakasle titular den Juan Freire, Creatives Labeko Diego Soroa Cuantics eta Labeineko Fernando Espiga egongo dira.

Ikastaroa hirietako aplikazio teknologia Berrien inguruko mahai inguru batekin amaituko da eta besteak beste, Artea Proiek-eko Ixone Busturia, Farapiko Beatriz Moral, Cidetec-Ik4-ko Javier Goņi, Fatronic-Tecnaliako Agustin Saez eta Innovae Vision-eko David Vicentek hartuko dute parte.
 
Artxiboak:
Matricula 2010_N 2.doc
egitaraua.pdf
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria