bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-07-07
Donostia Renfek udan banatzen duen aldizkariaren portada eta erreportaje nagusiaren protagonista da.

Renfek Abiadura Handiko eta Distantzia Luzeko zerbitzuen bidaiarientzat argitaratzen duen “Paisajes desde el Tren” aldizkariak Donostia hiria aukeratu du portadarako eta erreportaje nagusi moduan uztail-abuztuko ediziorako. Aldizkariak batez beste 615.000 irakurle ditu hilean eta ehuneko 92ak irakurtzen du aldizkari hau (RENFEK erabiltzaileen artean egindako kalitateari buruzko azken inkesten arabera).

“A la vista” da argitalpen honen atal nagusia, eta hil bakoitzean hiri bati buruzkoa da. Uda honetan, Donostia izango da protagonista.

Guztira 10 orrialde eta 22 argazkiko erreportaje luzea izango da, “San Sebastián, la bonita del norte” izenburuarekin. Irakurleek Easo Ederraren xarmantez gozatzeko aukera izango dute.

Erreportaje nagusian kultura- eta gastronomia-aukera guztiak aipatzen dira, itsasadarretik, eta leku hauetatik igaroz: Kontxatik, Ondarretatik, Ontziralekutik, Igeldotik, Alderdi Ederretik, Haizeorraze pasealekutik, Alde Zaharretik.

Horrez gain, pintxoak hartzeko ibilbideak, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia eta bestelakoak ere aipatzen dira. Horrekin guztiarekin, Gipuzkoako hiriburuko bazterrik ederrenen irudi ikusgarriak ere agertzen dira. Donostia bisitatzeko proposamenak ez ezik gomendio gastronomikoak ere egiten dira Donostiatik.
Bestalde, udako kultura-eskaintza zabala ere aipatzen da, abuztuko Aste Nagusia barne.

Erreportajean ibilbide bat trenez antolatzeko informazio erabilgarria ere ematen da. Donostiak loturak ditu hiriburu handienekin. Madriletik 2 Alvia zerbitzu daude, egunero, noranzko bakoitzean. Aldizkaria uda osoan zehar banatuko da estatuan ibiltzen diren abiadura handiko eta distantzia luzeko trenetan.
 
Artxiboak:
revista_paisajes.pdf
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria