bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-07-14
Parte hartu 2020, hiritarren partaidetzarako tresna berria

Hiritarrek orokorrean dituzten iritzi (donostiarrak, gipuzkoarrak, hiriarekin lotura duten pertsonak, atzerrian bizi diren donostiarrak/gipuzkoarrak, hirian bizi/lan egiten duten atzerritarrak…), ekarpen eta ideiak berebizikoak dira, 2010-2020 hurrengo hamarkadaren aurrean, hiriaren planifikazio estrategikoaren prozesuari begira.

Donostia Estrategia 2020 Plan Estrategikoaren egite prozesuan hiritarren parte hartzea azken bi urteetan Batzorde Delegatuak burutu dituen hainbat bileretan gauzatu da, bilera hauen helburua hiriaren etorkizunaren inguruko gogoeta egitea izan da. Prozesua datozen hilabeteotan burutuko hiriko Gizarte Batzordeak bere onespena ematen dionean.

30 pertsonaz osatutako Batzorde Delegatuak Donostiako gizartea ordezkatzen du. Bere kideen artean Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gobernu Zentrala, inguru metropolitarreko udalak, Donostiako udalean ordezkaritza duten talde politikoak, unibertsitateak, agente sozialak, ekonomikoak, kulturalak eta berrikuntza arloko jendea dago.

Baina hiritar ordekaritza honetik haratago Plan Estrategikoa hiritar guztien ideiak jasotzeko irekia dago. Horregatik, tresna interaktibo berri bat sortu du, PARTE HARTU 2020, honen bidez, nahi duten pertsona guztiek beren gogoeta, iritzi eta proiektuak hel arazi ditzaten. PARTE HARTU 2020 Planaren web orrian nabarmentzen den espazio batean kokatzen da: www.donostiafuture.com. Gainera, ESTRATEGIA 2020 delakoaren lanketa prozesu, fase, bideo, nobedade eta abarren inguruko informazioa aurkituko duzue.

Estrategia aldizkaria
Estrategia Aldizkariaren bigarren zenbakian, Donostia 2020 Estrategia proposamenaren inguruko monografiko batek leku garrantzitsua betetzen du, web espazio berrian.
Aldizkariak Batzorde Delegatuko kide batzuen iritzi eta ideiak jasotzen ditu, galdeketa formatuan (José Miguel Ayerza, Jon Basterra, Javier Mutuberria, Hutsune Mendiburu, Luis Goenaga, Lourdes Lázaro, Ainhoa Beola, Duńike Aguirrezalaga, José Luis Arrúe, Ricardo Burutaran, Xabier Ezeizabarrena, Lucio Hernando, Agustin Eizaguirre etab.). Gainera, Cristina Uriarte Batzorde Delegatuko presidenteari egindako elkarrizketa luzea irakur daiteke.

Bestalde, prozesu honetan burututako gogoeta, bilera pila, lan talde eta debateak, beren fruituak lortzen dituzte errealitate bilakatzen diren proiektuetan gauzatuz.
Aldizkaria, gaur egun errealitate bilakatu diren eta duela ia hamarkada bat eginiko gogoetatik eta hiriaren etorkizunaz pentsatzetik jaiotako proiektuetako batzuk txertatzen saiatzen da. Donostia Turismoa elkartearen kasua da, kolaborazio publiko-pribatuaren isla argia, baita datozen hilabeteotan inauguratu eta materian hiria nazioarteko erreferente egingo duen Aieteko Bakea eta Giza Eskubideen Etxea ere. Donostian biozientzien sektoreak eta I+G+b berak izan duten eragin handia ahaztu gabe, etengabe hazten doan eta Espainiako teknologia gune pribatu garrantzitsuena eta Europan bosgarrena dena erakartzeko bidean borrokan diharduen teknologia parke batekin.

Estrategia Aldizkaria formatu digitalean bakarrik banatuko da. Planaren web gunearen bidez deskargatu daiteke: www.donostiafuture.net.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria