bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-07-14
Plan Estrategikoa han eta hemen...

Donostiako Plan Estrategikoa sektore ezberdineko erakunde publiko eta pribatuekin ari da elkarlan estuan. Horrek interes goreneko ekitaldi, bilera, hitzaldi, batzar eta abar luze batean parte hartu eta zenbait kasutan antolatzea ere ahalbidetzen dio.

Jarraian nabarmenenak aipatuko ditugu.

Uztailak 12. J.1. Mintegia “Gizarte Zientzia eta Humanitateen ikerketan Ebaluazio Sistemak”, EHUren udako ikastaroen barruan.

Ekainak 28. Donostiako Miramar Jauregian gauzatu zen EHUren XXIX. Uda ikastaroen inaugurazioa. Ekitaldian Joaquin Achucarro piano-jolea egon zen, Arte Ederretako Urrezko Domina.

Ekainak 17. Bilbao Metropoli-30ek antolatzen duen Hiri eta Baloreen VI. Batzarra.

Ekainak 17. Pasaiako Badiarako Masterplana aurkeztu zen Jaizkibiak antolatutako EASW lan tailerraren barruan.

Ekainak 7. Basque Center on Cognition, Brain and Language delakoaren inaugurazioa, Patxi Lopezen presentziarekin.

Ekainak 2. London School of Economics delakoko zuzendaria den Sir Howard Daviesekin bazkari-mahai ingurua, Gipuzkoa Aurrerak antolatuta, unibertsitate britainiarra eta lobby gipuzkoarraren arteko elkarlan hitzarmenaren sinadura aprobetxatuz.

Maiatzak 31. Mugaz Gaindiko Euskal Eurohiria Agentziaren Asanblada Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian.

Maiatzak 27. Enpresaren eguna eta ADEGIren Ohizko Asanblada Nagusia. Jardunaldi horretan, Joxe Mari Kortari omenaldia egin zitzaion, bere heriotzaren 10. urteurrenean.

Maiatzak 15. Gipuzkoa Sareanek Gizarte Kapitalaren inguruan egindako ikerketaren datuen lehen aurrerapenaren aurkezpena. Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko Zuzendaria eta Xabier Barandiaran, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Zuzendaria izan ziren “Gizarte Balioak” proiektuaren helburuak aurkeztu zituztenak.

Maiatzak 13. Donostia International Physics Center delakoaren X. Urteurrenaren barruan, “Passion for knowledge-Alferreko zientziaren erabilera sublimea” hitzaldia izan zen, Pedro Miguel Etxenike irakaslearen eskutik.

Maiatzak 5. Gasteizko Europa Jauregian egindako Innobasqueko bazkideen Urteko Asanblada.

Apirilak 15. Elkargiko Bazkideen Batzar Nagusia eta Enpresaritza Topaketa “Krisiaren irtenbiderantz” titulupean. Josu Jon Imaz, Petronorreko Presidentea, Angel Gurria, OCDEko Idazkari Nagusia eta Enrique Iglesias, Iberoamericanoyuko Idazkari Nagusia eta garapeneko Banku Interamerikarreko Presidente ohia izan ziren.

Apirilak 15. Eurogap Marketing VIII. Foroa, Kursaal batzar Jauregian. Edizio honetan Alvaro González Alorda txostengileak “Merkatuaren berrikuntza. ETE bat eraldatzeko gakoak” hitzaldia eskaini zuen.

Martxoak 5. Gipuzkoako Merkataritza Ganberak entregatzen dituen Gipuzkoako Industriari eta Zerbitzu Enpresari XVIIO Sariak.

Martxoak 1-2. Donostiako Miramar Jauregian, Eusko Jaurlaritzaren antolakuntzapean, Donostialdeko Metroari buruzko I. Jardunaldia, “Donostialdeko metroa abian” titulupean. Jardunaldiek Napoli (Italia), Bilbo, Baltimore eta Meryland (AEB) bezalako hirien esperientziak jaso zituen.

Martxoak 1. Cristina Narbona, OCDEn Espainiako enbaxadorearekin hitzaldi-mahai ingurua “Kopenhageko Gailurraren ondoren, zer?” titulupean. Mintegia Kristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak antolatu zuten.

Otsailak 7. Tabakaleran, “Siliziozko ametsak” erakusketaren inaugurazioa, EBko Lehiakortasun Kontseilu Informalaren barruan. Erakusketaren irekieran Cristina Garmendia, Zientzia eta Berrikuntza Ministroa izan zen.

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria