bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-07-14
EHU, nazioarteko bikaintasuneko campus bilakatzeko pauso batera

Hezkuntza Ministerioak, EHU-k Donostia Physics Centre eta Teknalia Korporazio Teknologikoarekin elkarlanean aurkeztu zuen proiektua aukeratu du, nazioarteko bikaintasun unibertsitarioaren lasterketaren azken fasera pasako direnen artean. Honek Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa Europan izen handienekoen artean kokatuko luke.

Programak unibertsitatea modernizatu, bere ingurura gerturatu eta hezkuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentziarako fokapen berrien ekarpena egiten duten proiektuak Nazioarteko Campus Bikain izendatzeko prozedura bat ezartzen du.

Ebaluatze prozesuak bi fase ditu. Lehenik eta behin, komite tekniko batek aurkeztutako proiektuak aztertu eta azken fasera zeintzuk pasatzen diren erabakitzen du. Hori da bete berri den tramitea. Ondoren, azken fasean, nazioarteko mailan nabarmentzen den komite batek aurrez aukeratutako proiektuen bideragarritasuna aztertuko du. Azken erabakia, datorren urrian emango da ezagutzera. Ia seguruena zera da, azken fasera pasa ala ez, proiektu honek jasoko duen diru kopurua, 650.000 euro inguru. Horrek, nazioarteko komite batek ebaluatuko duen aukeraketaren bigarren fasea gainditzera zuzendutako ekimen ugari abian jartzea ahalbidetuko luke.

Euskampus hiru lan ildotik bideratzen da: ekosistema jasangarriak eta ingurumen teknologiak, industrian prozesu berritzaileak eta material berriak eta zahartzea eta bizitza kalitatea. Hezkuntza Ministerioak EHUren “proiektuaren oinarri zientifiko eta teknologiko sendoak” nabarmendu ditu. Gainera, lehen faseko komite aukeratzaileak EUSKOCAMPUS proiektuan hobekuntza zientifikoa eta ezagutzaren igorpena baloratu ditu, honekin batera, campusak inguruarekin duen harremana eta gizarte eredu integrala eta ekonomia jasangarriaren garapenean duen partaidetza, espezializazio alorren identifikazioa, talentuaren erakarpena eta nazioarteko ezagutza eta berrikuntza sareen eraketarekin batera.

Azken faserako aukeratutako beste unibertsitate batzuk hauek dira: Bartzelonako Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Zaragozako Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea etab.

Informazio gehiagorako:: http://www.ehu.es/p200-home/es

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria