bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2010-07-14
Donostia, estatu osoan Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboko Ikerketa Gune bakarraren egoitza

BCBL-Basque Center on Cognition, Brain and Language Miramon Teknologia Parkean kokatutako neurozientzia institutua da eta bere misioa hizkuntzan parte hartzen duten burmuineko mekanismoen ikerketan lider izatea da. Pasa den uztailak 7an inauguratu zen Patxi Lopez Lehendakaria, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu nagusia eta Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorearen presentziarekin. Manuel Carreiras, BCBLko zuzendaria da eta Miguel Arocena gerentea. 1.500 m2 betetzen dituen ikerketa gune honen instalakuntzek azterketarako teknologia aurreratuenak ditu bere baitan. 3Teslas erresonantzia magnetikoa, gizakietan Euskadin erabiltzen den indartsuena, demagnetoenzefalografia unitate bat eta 3 eta 24 hilabete arteko haurretan ikerketak egitea ahalbidetzen duen “baby lab” delako bat.

BCBLk Europan izen handia duten guneen artean kokatzeko helburua dauka, hau da, Max Planck Institute, Leipzig-en (Alemania), Max Planck for Psycholinguistics Nijmegen-en (Holanda) edota MRC Cambridge-n (Erresuma Batua).

Horretarako, datozen lau urteotara begira, 14 milioi euroko inbertsio garrantzitsua dauka aurreikusita. Proiektuan Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du, BERC proiektuaren bidez, ondorioz, hasierako finantziazioa Euskadiko exekutiboak programa honetara bideratutako dirutik dator; hala ere, autofinantziazio gaitasuna areagotzea da helburua.

Autofinantziazioa MICINN, Zientzia eta Berrikuntzako Espainiar Ministerioak finantzatutako proiektuei esker lortuko da neurri handi batean, baita proiektu europarrei, ikerketa bekei eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bezala, hainbat diru-laguntzen bidez, guneko bazkide askoren babesari esker ere bai.

Guztiak helburu berdinarekin: Euskadiko polo teknologiko ezberdinetan dauden ikerketa gune guztien artean, Euskadi maila horretan munduan erreferente izateko klima lortzea.
Ikerketa guneak
Bost ikerketa ildok osatzen dute BCBLren esperimentazio bidea. Jarduera oinarri hauek ikuspuntu diziplina anitzetik Alzheimerra edota ikasteko zailtasun arazoak aztertzen saiatzen dira. Euskara ere ikerketa hauetan protagonista izango da. Bost ikerketa proiektuetatik lau MICINNek (Zientzia eta Ikerketa Ministerioa) finantzatzen ditu eta bat Europar Komisioak. Guztira 5 milioi eurotik gorako proiektuak kudeatzen dira. Duela gutxi 2011ean abian jarriko diren Plan Nazionaleko bi proiektu lortu dira.
Hizkuntzaren eskuraketa, ordezkapena eta prozesamendua
Hizkeraren seinalearen dekodifikazioa aztertzen da (fonologia, sintaxia eta lexikoa) haurtxo elebakar eta elebidunetan, metodo esperimental sofistikatuekin. Era berean, heldu gazte eta adindu osasuntsuetan hizkeraren ulerpen eta ekoizpen prozesuak aztertzen dira, hizkera arazoekin batera.
Neurodegenerazioa eta hizkuntza eta ikasketetan arazoak
Ikasketa estandarra, nahiz Hezkuntza Behar Zehatzak (dislexia, TDAH eta diskalkulia) dituzten haurren ezaugarri diren ikasketak aztertzen ditu, mekanismo kognitibo eta burmuinekoen inguruko ezagutza areagotzeko asmoz eta ondorioz, diagnosi eta tratamendu tresna hobeak garatzeko aukera izateko. Alzheimerra ere ikerketa ildo honetan aztertuko da.
Eleaniztasuna, euskararen ikasketa formalak eta metodo aurreratuak neurozientzia kognitiboan.
Adin ezberdinetan eleaniztasuna eskuratzearen inguruko azterketa bat da, hezkuntza sistemak planteatzen dituen behar eta arreta ezberdinetan begirada jarriz, baita alor honetan aplika daitezkeen hezkuntza teknologia berrien garapenean ere. Jarduera ildoak, beraien bigarren hizkuntzaren eskuraketan adin ezberdinak eta lehiakortasun maila diferenteak dituzten pertsona elebidun eta eleanitzetan hizkuntzaren eskuraketa, ulermena eta ekoizpenaren inguruko azterketatik abiatuta zehazten dira.

Euskararen ikasketa formalak. Bere helburua, modu zehatzean alor gramatikal guztietan egiturako ezaugarrien karakterizazioa ikertzea da (lexikoa, morfologia eta sintaxia).

Metodo aurreratuak neurozientzia kognitiboan. Ikerketa metodo aurreratuen optimizazioaren azterketan sakontzen da, hala nola, Erresonantzia Magnetikoa, Magnetoenzefalografia eta eredu konputazionalak. Gainera, teknika hauekin eskuratutako datuen seinale eta azterketaren prozesamendu metodoak aztertzen dira.


Bestalde, BCBL delakoak nazioarteko eta estatu mailako elkarlan hitzarmenak sinatu ditu, hauen bitartez, elkarrekiko ikerketa proiektuak burutu eta ikertzaileen aldikako egonaldiak kudeatzen dira. Gainera, bertako unibertsitateekin kolaborazio hitzarmenak dituzte: BCBL-n praktikak egin ahal izateko, ikerketan, nahiz administrazioan.

Haur eskola, ikastola, unibertsitate eta abarrekin kolaborazio ildoak mantentzen ditu, abian dauden azterketetarako boluntarioen partaidetza lortzea errazteko eta Donostiako ikerketa guneekin koordinazioan lan egiten du, hala nola, Ingema Matia, Donostia Ospitalea, Cita.Alzheimer, Dislebi, Elebilab etab.

Gaur egun, BCBLko ikerketa taldeak 35 pertsona ditu ikertzaile eta Ikerketan laguntzaileen artean. 15 estatu ezberdinekoak dira. Hauetako hamahiruk espainiar nazionalitatea daukate. Laster, lan taldea 50 pertsonek osatuko dute.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria