|
2010-07-15
“Alea jacta est” Donostia 2016rentzat
Pasa den uztailak 12an amaitu zen, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko asmoa duten hautagaiek Kultura Ministerioari kultur proiektuak aurkezteko zuten epea.
Donostiako kandidaturak uztailak 9an aurkeztu zuen bere proiektua, Odón Elorza, Donostiako Alkatea, Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, María Jesús Aranburu, Kultura Diputatua, Marisol Garmendia, Hiriburutzarako zinegotzi delegatua eta Eva Salaberria eta Santi Eraso, Donostia 2016 bulegoko zuzendaritza taldearen presentziarekin.
 |
|
Espainiako 16 hiri (Cáceres, Málaga, Kordoba, Santander, Oviedo, Iruña, Alcalá de Henares, Burgos, Cuenca, Murtzia, Mallorca, Segovia, Tarragona, Las Palmas, Zaragoza eta Donostia) daude lehian, 2016an kultur hiriburutza lortzeko bidean, Poloniako hiri batekin partekatuko duten titulua.
Iraila amaieran, Europako erakundeek eta gobernu zentralak hautatutako hamahiru kidez osatutako epai-mahaiak hautagai bakoitzari ahozko azterketa bat egingo dio eta hurrengo fasera pasako diren finalistak zeintzuk diren erabakiko (lau eta sei artean). Hortik aurrera, aukeratutako hiriek epai-mahaiaren bisita jasoko dute, 2011ko uztailera arte eta orduan jakinaraziko dute zein den azken erabakia. |
 |
| Donostia 2016: Kultura eta herritarren energia, bizikidetzarako oinarriak. |
 |
Donostia 2016ren kultur proposamenak, epai-mahaiari hurrengo fasera zein hiri pasako diren erabakitzeko 300 orrialdeko txostena dauka. Kandidatura honen oinarrietan adierazten den bezala, Kultura Ministerioan gaztelerazko hamar ale eta ingelesezko beste horrenbeste aurkeztu ziren.
Donostia 2016k Europako hirien arteko bizikidetzarako ezinbesteko tresna gisa kultura eta herritarren energia oinarri dituen kultura-proiektua aurkeztuko du. Kultur proposamenaren hiru ardatz nagusiek adierazi nahi dutena zera da: elkarrekin bizi, hitz egin eta bat egin |
 |
 |
|
Donostiak Europako Kultur Hiriburu izateko aurkezten duen proiektuak aprobetxatu egin nahi du horrelako erronka kolektibo batek hiriari eskaintzen dion aukera, pertsonetan eta hauek errealitatea transformatzeko duten gaitasunean oinarrituz gure berreraikitze moral eta kulturala sustatuko duen kultur programa egiteko; aipatu programak, gainera, gure hiria ia beti terrorismoarekin eta indarkeriarekin lotzen duten irudietatik urrun dagoen hiri eta lurralde gisa aurkezten gaitu Europaren aurrean.
Hiriak, nola Gipuzkoako lurraldeak eta Euskadik, 2016an Europako Kultur Hiriburua izateko erronka ospatu nahi du, giza eskubideekiko herritarren konpromisoaren sari gisa, eta baita hiria berritzeko prozesu iraunkor honetan sakontzen jarraitzeko oinarri gisa balioko duen bultzada berri gisa ere.
Konfiantza nahikoa eta uste osoa dugu, eta guztiontzat Europako Kultur Hiriburua eraikitzeko erantzukizuna dugu. Orain egin beharra dugu, denbora ez baita alferrik pasatzen eta Europaren aitorpenak behar dugun bultzada eman baitiezaguke.
Kulturak eta hezkuntzak gatazkak humanizatzen laguntzen dute, eta bazterketa, basakeria eta indarkeria ororen aurkako errebeldia hiritarraren adierazpen onena dira. Donostia 2016 Hautagaitzak desberdinen arteko bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustu garbia egiten du, bake positiboa, zabala eta partekatua lortzeko bidea errazte aldera.
Adiskidetzea –adostasun hiritar gisa ulertuta– eta desberdinen arteko bizikidetza lortzeko kode sozial berriak sustatu nahi ditugu, modu horretan, Europan eta munduan giza eskubideetan aurrera egiteko eta horiek garatzeko lagungarriak izan daitezen.
|
 |
| Hiru aditz nagusi eta zazpi itsasargi. |
 |
|
Elkarrekin bizi, hitz egin eta bat egin Donostiako proposamena definitzen duten hiru enuntziatuak dira eta hautagaitzaren ardatz nagusiei heltzen diete:
|
 |
 |
- Europako hirietan bizikidetzarako kultura aktibatzea, indarkeria adierazpenak amaitzen eta gatazken balio potentziala bideratzen lagunduko duena
- Norbanakoaren eta kolektiboaren eguneroko bizitza berritzen laguntzea, bizi-kalitatea eta pertsona hobeak izan gaitezen giza garapen osoa bermatuz
- Kode irekiaren ikuspuntutik, Europa osoko hizkuntza, lengoaia eta kultura-adierazpen guztiak bateratzea ahalbidetzea; eta paisaiaren (bio)dibertsitatearekin eta lurraldearen konplexutasuna eta hartzen gaituen Eurohiriarekin modu jasangarrian eta arduratsuan egitea.
Hiru ardatz nagusi hauekin, gure kultura-proiektuak argitzen dituzten zazpi ITSASARGI handitan banatzen da gure kontakizuna.
Hautagaitzaren lurralde den Euskal Kostaldearen itsasargiak dira eta horietako bakoitzak Donostia 2016 proiektuak barne hartzen dituen gai desberdinak adierazten ditu.
Horrela, Miarritzeko itsasargia, Biodibertsitatearen itsasargia da, Sokoako itsasargiak, Hizkuntzen eta Lengoaien ikur izan nahi du, Higerko itsasargiak (Hondarribia), Mugaz Haraindiko Eurohiriaren itsasargia antzematen du, Platako itsasargia (Pasaia), Ezagutza Partekatuaren itsasargia da, Santa Clara Irlako itsasargia, Bizikidetzaren itsasargiaren ikur izan nahi du, Igeldoko itsasargia, Bizitza Solidario eta Osasuntsuaren itsasargia da eta Zumaiako itsasargia, Naturaren eta Hirigintzaren itsasargia da.
|
 |
|